argia.eus
INPRIMATU
ETAren aspaldiko zulo bat izan daitekeena aurkitu dute Ataunen
  • Herritar batek eman du abisua, eta Ertzaintza bertaratu da zuloa ikertzera. Armak aurkitu dituzte, baina zuloa aspaldi abandonatuta zegoen.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 25
Irudia: Ertzaintza

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Atauneko (Gipuzkoa) Aitzarte Aldea eremuan aurkitutako zuloa ETArena izan daiteke, baina urte asko dira abandonatuta zegoela. Herritar batek aurkikuntzaren berri eman ostean, Ertzaintzaren lehergailuetako adituak eta poliza zientifiko kideak hurreratu dira tokira, besteak beste. Ikerketa ez dago itxita, baina armak eta munizioa behintzat aurkitu dituzte poliziek.