Kolonbiako presidente eta 2016ko Bakearen Nobel Saridun Juan Manuel Santosek Espainiako Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean adierazi du euskal presoak Euskal Herriratzearen alde dagoela.
Hau da transkribapena hitzez hitz:
Kazetariak: "Rajoy jaunari adibidez, ondorengoa eskatzen diote EAJtik, Euskadin gehiengoa duen alderdia: kartzela politika aldatzeko, kartzelan zigorra betetzen ari diren etakideek, zigorrak bete ditzaten baina Euskal Herriko kartzeletan. Animatuko luke Rajoy norabide horretan erabakiren bat hartzera?"
JM Santos: "Ez dut Espainiaren barne arazoetan sartu nahi, baina ez nuke arazorik ikusiko. Beren herrietatik gertuago dauden kartzeletan beren zigorrak betetzeak, ez dio inori minik egiten. Hala ere, Espainia eta Kolonbiako kasuak oso ezberdinak dira. Eta konparatzea ez da oso egokia...."