argia.eus
INPRIMATU
Euskal iheslariak estraditatzen lagunduko duela dio Capriles Venezuelako lehendakarigaiak
  • Chavezen gobernuak Espainiaren estradizio eskaerei entzungor egiten diela eta gobernura iristen bada ez dela “irregulartasun egoeren konplize” izango adierazi du Henrique Caprilesek. Hauteskunde kanpaina betean, Venezuelako oposizioko lehendakarigaiak gutuna publikatu zuen joan den larunbatean El País egunkarian. Beste hainbat konturen artean, luze jorratzen du Venezuelan errefuxiaturik dauden euskal iheslarien gaia.

2012ko urriaren 3a
Henrique Capriles kanpainako irudi batean.

Caprilesen asmoen harira, El Mundo-k albistea dakar gaur. Egunkari Madrildarraren arabera, COVITE terrorismoaren biktimen elkarteak hautagaiaren konpromisoa lortu du “etakideek duten Gobernuaren ‘babesarekin’ amaitzeko”. Consuelo Ordoñezek, ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko buruzagiaren arrebak, gutuna igorri zion irailean Caprilesen gertuko kolaboratzaile bati, euskal iheslarien “inpunitatearekin” amaitu zezala eskatuz. Caprilesen erantzuna jakin ondoren, COVITEk “babes irmoena” azaldu du oposizioko hautagaiaren alde. Espainian 160.000 venezolatar inguru bizi dira urazandiko herrialdean botatzeko eskubidearekin.