ETAk armaz betetako bi kutxa utzi ditu Baionan, Frantziako agintarien eskura. Poliziak kutxa horien edukia aztertu du.
Frantziako Poliziak azterturiko materiala honakoa da: 24 arma motz, 9 mm eta 38 SP-ko mota askotako munizioa, 20 metro inguruko kordoi detonatzailea, 500 bat detonagailu elektroniko, bi tenporizadore, 200 matrikula-plaka eta ibilgailuak lapurtzeko materiala. Hala jakinarazi du El Mundo egunkariak.