ETAk bake prozesua indartzeko “urrats esanguratsuak” iragarri ditu

  • Azken hilabeteetako gertakariei buruz ETAk egiten duen irakurketa argitaratu du Gara egunkariak. Erakunde armatuak urtarrilaren 11ko manifestazioa “inflexio une” gisa hartu du eta “urrats esanguratsuak” iragarri ditu gatazkaren konponbidera bidean.

Urtarrilaren 11ko manifestazioa inflexio puntutzat du ETAk (argazkia: Dani Blanco / ARGIA).

2014ko otsailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

ETAren ustez Euskal Herriko bake prozesuaren geldialdiarekin “eroso zeudenak urduri jarri dira” EAJk eta Sortuk bat egin zuten manifestazio jendetsuaren ondoren. “dagoeneko diskurtso batzuk egokitzen hasiak dira eta gero eta gehiago dira Espainiako Gobernuaren ildoa desegokitzat jotzen dutenak”, erakunde armatuaren ustez.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) Euskal Herriko Foro Sozialaren gomendioak bere egiten zituela esanez argitaratu zuen komunikatua eta konponbidearen aldeko indar metaketa “oinarri sendoak” dira ETAk agirian dioenez pauso gehiago eman ahal izateko.

“Luze gabe” etorriko dira urrats horiek agirian dioenez. Foro Sozialaren gomendioen artean dago ETAren desegite kontrolatua.

ETA prest dago “konponbidea eta bakea lortzeko” elkarrizketetan parte hartzeko, baita konponbidera bidean erakunde armatuari eragiten dioten gaiak “agendan sartzeko”.

Horretarako bake prozesua sustatzeko batzordearekin harremanetan jarriko direla iragarri du. Iazko abenduan jendaurrean aurkeztu zen talde hori Foro Sozialak sortu zuen, zortzi kidek osatzen dute eta aipatutako gomendioak betetzen direnentz egiaztatzea du xede.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude