Eta Erralde Berrizko proiektua?

  • Agian horixe da Erralde hiltegiren afera ulergarriagoa egiten duen kakoa. Bisatuta dagoen eta 350.000 euroko kostua eduki zuen proiektuaz ari naiz. Zergatik ahaztu ote dira guztiak proiektu horretaz? Lehen sektoreari, harakinei eta sukaldariei beste proiekzio bat ematen zien proiektuaz!


2016ko ekainaren 06an - 08:33

Erraldek, Berriz herrian hiltegi berria egiteko bi proiektu bisatu zituen. Lehengo proiektu bat, agian “sistemaren” eraginez, betiko moduko hiltegi bat izan zen: handia, errentagarritasunik gabea, sektorea merkatutik urruntzen zuen proiektua, eta sistema babesteko eginiko proiektua. Baina, 2008. urtean hura ikusi nuenean eta genuenean, orduko Erralderen presidenteari, Durangoko hiltegi zaharra berrirekitzearen ondorioa hura ezin zitekeela izan azaldu nion.

Beraz, gerora, osasun alorrean eta hiltegietan ibilitako lau albaitariok proiektu berri bat diseinatu genuen. Eragozpen asko eduki genituen sistemaren beso askorekin topo egin baikenuen bidean. Baina azkenean proiektu eta ideia berri bat jarri genuen sinatu eta lan harengatik kobratu behar zuen ingeniariaren mahaiaren gainean. Eta proiektu hura izan zen Erralderen izenean azkenekoz bisatu zena.

Eta proiektu hura, ez zen hiltegi bat bakarrik: ez zen hiltegi handi bat, baina zatitze-gela, erraldetxoak egiteko gela, txorizoak egiteko gela, izozkailuak… Polibalenteak ziren ganberak zituen, adibidez, artzainen gaztak edo Ondarroako txitxarroak sartzeko baliagarriak izango zirenak, ondoren –okelarekin batera–, errestauraziora, ikastetxeetara, ospitaleetara produktu lokala eta kalitatezko produktua ateratzeko. Horretarako pentsatuta zegoen proiektu hura. Alegia, merkatura, errentagarritasunera eta produktu lokalera begira zegoen ideia zen hura. Horrexegatik, Erralde zaharra merkatuan kate guztien sinergiarekin eta kolektiboan pentsatuz errentagarri bihurtu bagenuen, bada, proiektu berriak eskura zuen etorkizuna.

Bertoko produkzioan pentsaturiko proiektu bat zen hura. Eta 2007-2012. urte bitartean hilketak gorantz egin zuten Erralde hiltegian. Eta adibidez, irekita egon zen azken urtean  –2011. urtean– 9.600 abelgorri hil genituen; haietatik 9.000 buru EAEkoak izan ziren, eta kilo haiek guztiak orain horrenbeste hitz egiten den zirkuitu txikian merkaturatuak izan ziren. Hau da, harakinen bitartez. Gaur egun, politikariek faltan botatzen dituzten harakin horien bidez, alegia.

Lau urte baino gehiago pasa dira Erralde itxi zutenetik. Batzuk, bozeramaile obedienteak aukeratuz, gauzak nahastu nahian ibili dira; besteak, betiko diskurtsoarekin, zebadero edo gizendegiez mintzo dira; eta orain politikariak, denak, terreno eta hektarea batzuei begira daude. Baina Erralde proiektu berri hartaz ez da inor mintzo. Ez batzuk, ez besteak.

Hektareak diruaren truke. Agian, batzuentzat, horixe izan zen Erralde proiektu guztiaren helburua. Dirua edo negozioa.

Baina, gauzek beti daukate argibidea. 2009. urtea izango zen, sistemaren ordezkari bat, ezker abertzaleko politikari-baserritar batengana hurbildu zenean eta esan zionean Erralde berria egingo zela –hau da, horretarako Europako diru-laguntzak bideratuko zirela–, kondizio baten truke: Erraldeko gerentea eta Erralde berrirako ideia aldatzen ziren unean. Eta ez da ere ez kasualitatea gaur egungo kontseilaria argudiatzen agertzea, gaur egun EAEn ez dagoela nahiko produkziorik, eta seguruenik kanpoan jaiotako txahalekin zebaderoak bultzatu behar direla. Zeinen mesedetan? Zein helbururekin? Seguruenik kasualitate desberdinen atzean betiko arrazoia egongo da. Bestea, sistemak babesteko derrigorrezko dituen titereen kontua da .

Eneko Egibar Artola, Erralde hiltegiko gerentea izandakoa.

 Albaitaria eta Politologoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude