argia.eus
INPRIMATU
ETAk amaiera iragarri du
  • "ETA herritik sortu zen eta orain herrian urtuko da" esanez amaitu du ETAk audio bidez iragarri duen bere desegitea, Suitzako Geneva hirian, nazioarteko hainbat eragileren aurrean. Ia 60 urteko ibilbideari amaiera eman dio euskal erakunde armatuak, bere "egitura guztiak" desegin dituela jakinarazi dute bi kidek adierazpen historikoan. Euskal Herrian, ostiralean Kanboko Arnaga Jauregian egingo den ekitaldian, ETAren amaiera ofizialki ziurtatuko dute euskal ordezkaritza politiko zabal baten parte hartzearekin.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 03a