argia.eus
INPRIMATU
Estrasburgoko atentatuaren ustezko egile Chérif Chekatt hil du polizia frantsesak
  • Eguberrietako azokan izan zen erasoa, eta poliziak handik hurbil hil du ustezko hiltzaile Chérif Chekatt. 29 urteko gaztea Meinau auzoan aurkitu zuen poliziak. Auzokidek txalo zaparradaz hartu zuten berria operazioaren ondoren.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 14a

Chérif Chekatt-ek hiru pertsona hil zituen eta dozena bat zauritu iragan asteazkenean. Zauritu horietako hiruk egoera larriagoan segitzen dute.

Frantziako poliziak Chérif Chekatten gurasoak eta bi anaia atxilotu zituen hark egindako erasoaren ondoren. Haren lagun bat ere atxilotua izan dute. Bostak galdekatuak izan ostean iritsi zen polizia Chekatt ezkutatzen zen tokira, atentatua izan zen plazatik hurbil, Meinau auzora.

Barne Ministerioaren iturrien arabera Chérif Chekatt Terrorismo S fitxategian zegoen. Poliziak emandako azalpenen arabera, Chekatt hainbat aldiz izan da espetxeratua, Frantzian, Suitzan eta Alemanian. Dena den, orain arte “delitu arruntengatik” jazarria izan da. Barne Ministerioaren arabera azkenaldion polizia bere atzetik ibili da.

Estatu Islamikoak (EI edo IS)) Estrasburgoko Eguberrietako merkatuan izandako hildakoen erasoa bere gain hartu. Chérif Chekatt jihadista zintzotzat jo du eta haren eskaera bete duela adierazi ere bai.

Frantziako Barne ministro Christophe Castanerrek “Larrialdiko Estatu egoera”  beti indarrean dagoela adierazi du. “Atentatu larria” delako neurriari “isilpeko segimendu” zorrotza gehitu diote Eguberrietan.