Estrasburgok 'Parot doktrinari' buruz hartutako erabakia onartuko du Espainiak

  • Espainiako Gobernuak onartu egingo du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak datorren asteazkenean ‘Parot doktrinari’ buruz erabakitakoa. Hori azaldu du Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek Diputatuen Kongresuan. Hala ere, azaldu du neurria baliogabetzea “iraingarria” litzatekeela eta “alarma soziala” eragingo lukeela.


2013ko martxoaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jorge Fernandez Diazen ustez 'Parot doktrina' indargabetzeak "alarma soziala" eragingo luke (Argazkia: elmundo.es)

Hilaren 20an Ines del Rioren epaiaren inguruko erabakia hartuko du Estrasburgok. Preso nafarrari kondena luzatzearen aurkako ebazpena plazaratuko balu, beste 100 preso ingururen zigor luzatzeak ere bertan behera utzi beharko ditu Espainiak. Halaber, barne ministroak azaldu du “iraina” litzatekeela 30.000 euroko kalte-ordaina eman behar izatea ‘Parot doktrinapeko’ preso bati.

Amaiurreko Iker Urbinak “Euskal Herrian zabaldu den jokalekua” aintzat ez hartzea leporatu dio Espainiako barne ministroari. Izan ere, haren diskurtsoa “duela hamar edo hogei urtekoa” dela salatu du. Urbinaren ustez, Fernandez Diazek “Presoen askatasunerako eskubidearen urraketaren apologia” egin du. EAJko Emilio Olabarriak ere diskurtso hori garai berriekin bat ez datorrela adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek "Parot doktrina"-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak "gehiegizkoak" direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Eguneraketa berriak daude