Estimulatu, kontsumitu, zorpetu: Aste Santuan zertarako saltokiak ireki?

  • LAB eta ELA sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte Donostian, egunotan ateak irekiko dituzten hainbat komertzioren aurrean. Eusko Jaurlaritzaren ustez turismoarentzako “estimulua” litzateke saltokiak irekita edukitzea.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2017ko apirilaren 11

Aste Santua bertan da eta langileen baldintzei bete-betean eragiten dien eztabaida berriz azaleratu da: jai egunetan saltokiak irekita edo itxita edukitzearena. Sindikatuek, orain arteko esperientzia eta ikerketak eskuan, uste dute okerreko bidea dela dendak irekitzea, ez duelako onurarik ekartzen herritar eta langileentzako. Bestela pentsatzen du EAEko gobernuak.

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburu Alfredo Retortillok oporraldi hauetako kanpaina eta datuak aurkeztu ditu berrikitan. Azaldu duenez hotel eta nekazal etxeetako okupazioa %90 baino gehiago izango da eta “turismo esperimentala” ardatz hartuko duen kanpaina egingo dute.

Retortilloren ustez saltokiak itxita edukitzea “aprobetxatzen ez den aukera bat” da, hiriek “basamortu sentsazioa” edukitzeak ez baitu turismoa estimulatzen, bere aburuz.

Kanpotik bisitan etorritakoek egin dezaketen kontsumoan jarri du azpimarra sailburuak, eta hortik sortuko liratekeen etekin ekonomikoen banaketa “ekitatiboaz” hitz egin du: “Ikusi behar da nola eragiten die etekin horiek, ez bakarrik enpresei edo merkataritzari, baita langileei ere”.

Ongizatean arrakalak

Sindikatuek baina, garbi dute herritarren ongizatean arrakala handia sortzen duela jai egunetan dendak irekitzea.

LABek eta ELAk ohar bidez azaldu dutenez, ez dira lanpostu gehiago sortzen, langileek ordu gehiago sartzen dituzte kobratu gabe, ondoren ordu horiek “kasurik onenean lan egunetako deskantsuarekin konpentsatzeko”.

Aisialdiaren galeraz gain, kontsumismoa bultzatzeak sortzen duen zorpetzea ere nabarmendu dute: herritarrak ez badu gehiago irabazten ez du gehiago gastatuko, harik eta zorpetzen ez bada.

Donostian mobilizazioa antolatu dute sindikatuok asteartean 11:00etan, ateak ireki behar dituzten hainbat saltokiren aurrean. Gipuzkoako hiriburuan aspaldion ari dira borrokan hainbat denda handik jaiegunetan irekitzeko hartu duten joeraren aurka, Jaietan Denok Jai plataforma ere sortu dute horretarako.

Donostiako Udalak sustaturiko merkatarien plataforma batek baina, bere aldetik, Donostia San Sebastian shops atarian Aste Santu honetan irekita egongo diren saltokien mapa eskegi du, "erosketa" turismoa bultzatzeko helburu argiz.

ELA eta LABen ustez, Aste Santuan saltokiak irekitzea “igande eta jai egunetako irekiera normalizatzeko estrategia argia dira”. Sindikatuok esku artean dituzten datuek diote dendak irekita edukitzeak ez zuela kontsumoaren igoera deigarririk ekarri pasa den urtean –Eusko Jaurlaritzak berak onartu du turistek enogastronomiak erakarrita bisitatzen gaituztela–.

Barne kontsumitzaileak ere ez du halakorik nahi: herritarren %94 saltokien ordutegia zabaltzearen kontra dago.

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Kontsumismoa  |  Langile borroka  |  Aisialdia

Kontsumismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-05 | Andoni Mikelarena
"Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte"

Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoek. Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen gaua, Halloween eta Gau Beltzaren haur ospakizunen ikerketa etnografikoa osatu berri dute, Eibarko Udalaren Juan Sanmartin bekari... [+]


Pepsiren itsas armada sobietarra

Mosku, 1959ko uztaila. New Yorken SESBri buruzko erakusketa bat prestatu eta hilabete batzuetara, Sobietar Batasuneko hiriburuan AEBetako Erakusketa Nazionala antolatu zuten, Gerra Hotza pixka bat epeldu nahian. Erakusketako standak bisitatzen ari zela beroaldia jasan behar izan zuena Nikita Khrustxev Alderdi Komunistako lehen idazkaria izan zen, beharbada Moskuko udako tenperaturengatik ala, agian, AEBetako presidenteorde eta erakusketako gidari Richard Nixonen ohiko hitz-jario astunaren... [+]


2017-09-17 | Nerea Ibarzabal
Abisua I

Bale, lehenengo ile urdina atera zait. Tontakeria bat dirudi, baina, ez dakit, iruditu zait karga sinboliko horretatik atera daitekeela probetxuzko zerbait; gogorarazi dit, adibidez, nire gorputza onartzen –maitatzen ez beti– 23 urte pasatu eta gero, hemendik aurrera etorriko diren aldaketa fisiko guztiak ere onartzen ikasi beharko dudala. Tira, baina hori oinarrizkoa da. Uste dut ile honek nire buru barrua zeharkatuko duten bi sustrai sakon dituela batez ere: batetik, izan daiteke... [+]


2017-07-05 | Topatu.eus
Muxutruk.net sortu dute, nahi duzuna eman edo hartzeko webgunea

Zerbitzuak, objektuak, elikagaiak, tailerrak... hartu edo eman daitezke, nahitaez trukerik egin behar izan gabe. Kontsumo gizartearen aurkako alternatiba gisa sortu dute webgunea.


Etiketak moztu, etikak josi

Zer dio arropak hura janzten duenaz? Zer ezkutazen du armairuan dugun kamiseta edota praka bakoitzak? Nork ekoiztu eta kontsumitzen ditu? Noiz erosten ditugu beharrak bultzatuta, eta zenbatetan kapritxoz? Hainbat solaskidek ehungintza eta modaren inguruan emandako azalpenek, janzteko baino gehiago eranzteko balio digute.


Banatzaile handien inguruko hamar mito

Supermerkatu handien gehiengoak egiten dituzten abusuzko jardueren zerrenda egin du elsalmoncontracorriente.es webguneak. Hauek “merkatuan duten pribilegiodun posizioa” erabiltzen dute jarduerak aurrera eramateko, Luis Azorín egilearen ustez.


"Sistema osoari egindako pintaketak" aldarrikatu ditu emakume talde batek Tolosan

Joan den ostiral goizaldean Tolosako zenbait dendatan egindako pintaketen egileek ekintzaren zergatiak azaldu dituzte idatzi batean; gaiak zeresan handia piztu du.


Ostiral Beltza: kontsumismoak ingurumenean eragiten dituen ondorio larriak

Arroparen erabilgarritasuna urtebete luzatzeak, berotegi efektuko gas isurketa %24 murriztu eta ur kantitate handiak aurreztuko lituzke, Greenpeacek zabaldutako datuen arabera.


2016-09-27 | Steve Cutts
Esnatzeko deia
MULTIMEDIA - film laburra

Baliabide naturalak suntsitzen duen kontsumismoaren gurpil eroaren aurkako animaziozko aldarria.


2016-07-24 | Unai Brea
"Ez esan niri 2016an ez garela gai bizitza osoa iraungo duen garbigailu bat egiteko"

Bilbo, 1957. Kalean etxetresna elektrikoak konpontzen hasi zen. Gaur egun ere horixe egiten du, baina Bizkaiko kooperatiba batean. “Proiektu konplikatua izan zen, inon ez dizute irakasten hau nola egin”. Edukiontzi zurietan eta Garbiguneetan bildutako tresnak berrerabili ahal izateko prestatzen  ditu. Honelaxe azaldu digu zergatik irauten duten gero eta laburrago inguratzen gaituzten hamaika gailuek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude