Quintanak bederatzi urteko kartzela eskatu du pilotakadaz begia galdu zioten mossoentzat

  • Ester Quintanaren abokatuek aurkeztutako akusazioan adierazi dute poliziek euren erabakiz, eta horrek dakarren arriskuaren jabe izanik egin zutela tiro. Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatu du.


2015eko abenduaren 10an - 12:22
Quintanak lesio fisiko eta psikologiko larriak pairatu ditu pilotakadaren ondorioz. (Pedro Mata/ Fotomovimiento)

2012ko maiatzaren 14ean, greba orokorraren harira Bartzelonan egin zen manifestazioan Esther Quintanak ezkerreko begia galdu zuen mosso batek jaurtitako gomazko pilota batek jo ostean. Quintanaren kasuak zeresan handia izan zuen, eta gomazko piloten erabileraren eztabaida argitara eman zuen. Kataluniako Parlamentuan agerraldia egin zuen Quintanak 2013an, eta 2014ko maiatzetik aurrera Generalitateak gomazko pilotak "Foam” izeneko jaurtigaiengatik ordezkatu zituen.

Epaiketan bi dira auziperatutako poliziak Quintanak begia galtzearen zuzeneko arduradun gisa: Eduardo Casas Pascual inspektore-ordea eta Lorenzo Benjumea Blanco eskopetaria. Fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra  eskatuko du “zuhurtziagabekeria-larriagatik”. Quintanaren abokatuek, ordea, ebatzi dute polizia agenteak tiro hori egiteko “asmoa” izan behar duela, eta une horretan segurtasun araudia urratuz inspektore-ordeak tiro egiteko agindua eman ziola agenteari. Hori dela eta, bederatzi urteko espetxealdia, eta bederatzi urteko inhabilitazioa eskatuko dute.

Epaiketa hilabete batzuk barru izango da. Bertan deklaratuko dute Quintanak, auziperatutako bi poliziek, egun horretan zeuden beste agente batzuek eta Esquadra Mossoetako zuzendari Manel Pratek –polizia operazioaren irudia eta soinua jasotzen ari zen zuzenean egun horretan–.

Quintanak lesio fisiko eta psikologiko larriak pairatu ditu pilotakadaren ondorioz. Bost ebakuntza egin dizkiote, eta ia urte eta erdiko errehabilitazioa behar izan du. Orain, inplante bat dauka ezkerreko begian. Generalitateak 260.000 euroko kalte ordaina ordaindu zion, baina auziperatutako bi agenteak ez zituzten zigortu, eta gaur egun lanean jarraitzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude