Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordeak estatutu berriaren hitzaurre proposamena onartu du, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoei esker. PSEk eta PPk proposamenaren kontra bozkatu dute, baita Ahal Duguk ere, hasiera batean testua babestuko zuela esan bazen ere.
Euskal Herria “nazio bat” dela, “berezko nortasuna” duela eta “politikoki Espainiako eta Frantziako estatuetan artikulatuta eta geografikoki zazpi lurraldetan kokatuta” dagoela dio hitzaurreak. Erabakitzeko eskubidea ere aintzat hartzen du adosturiko idatziak.
Ahal Duguk, azkenean, hitzaurrea ez babestea erabaki du. Alderdiak argudiatu duenez, “testuak baztertu egiten ditu eduki sozialak eta berdintasunari dagozkionak, eta etorkizuneko asmoa zerrendatzera mugatzen da. Hau ez da guk eskatzen genuena”.