Estatutu berriaren hitzaurrea onartu du Autogobernu Batzordeak

  • Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordeak estatutu berriaren hitzaurre proposamena onartu du, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoei esker. PSEk eta PPk proposamenaren kontra bozkatu dute, baita Ahal Duguk ere, hasiera batean testua babestuko zuela esan bazen ere.


2018ko maiatzaren 23an - 13:35

Euskal Herria “nazio bat” dela, “berezko nortasuna” duela eta “politikoki Espainiako eta Frantziako estatuetan artikulatuta eta geografikoki zazpi lurraldetan kokatuta” dagoela dio hitzaurreak. Erabakitzeko eskubidea ere aintzat hartzen du adosturiko idatziak.

Ahal Duguk, azkenean, hitzaurrea ez babestea erabaki du. Alderdiak argudiatu duenez, “testuak baztertu egiten ditu eduki sozialak eta berdintasunari dagozkionak, eta etorkizuneko asmoa zerrendatzera mugatzen da. Hau ez da guk eskatzen genuena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarra
Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


2024-02-08 | ARGIA
Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren legeaz:
"Hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dute klima larrialdiaren aurrean"

Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi... [+]


Eguneraketa berriak daude