Estatuaren biktimen EAEko legeari helegitea jarri dio Madrilek

  • Madrilgo gobernuak EAEko Estatuaren Bortizkeriaren Biktimen Legeari helegitea jarri dio Konstituzio Auzitegian. Legea azken legealdiaren amaieran onartu zen Eusko Legebiltzarrean, uztailaren 28an, EAJ eta PSEren aldeko botoekin. Horrekin batera, Ertzaintzaren 2015eko Enplegu Publikorako Eskaintza ere errekurritu du.


2016ko urriaren 26an - 09:54
Josu Erkoreka prentsaurrekoan. (Arg.: @jerkoreka)

Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak PPren erabakia “autogobernuari mespretxu” egitea dela salatu du. Horri legea Gernikako estatutuak aitortzen dituen eskumenen barruan dagoela gehitu dio. Legearen helburua 1976 eta 1999. urteen artean “motibazio politikoko indarkeria egoeran” gertatutako giza eskubideen urraketak aitortu eta biktimei ordaintzea da. Bereziki estatuko funtzionarioek eginiko kalteak aipatzen ditu.

Helegitea aurkeztu ondoren, bi aldeek, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, sei hilabete dituzte adostasun batera iristeko. Erkorekak negoziazioetan legea defendatuko dutela azaldu du: “Lege hau indarrean mantentzen eta Euskadiren bizikidetzan aurrera egiten lagunduko digun akordioa lortzeko borondatea dugu”.

Madrilen ustez, ordea, autonomia erkidegoen eskumenak gainditzen ditu legeak. Biktimen eskariak aztertzeaz arduratuko den Balorazio Batzordeari ikertzeko ahalmena ematen dio eta hori epaitegien lana dela defendatzen dute. Jaurlaritzaren hitzetan, Balorazio Batzordearen ikerketek balore administratiboa besterik ez dute.

Bi aldeek ez badute akordio batera iristea lortzen Espainiako Konstituzio Auzitegiak erabaki beharko du legea bertan behera utzi edo ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Estatuaren biolentziaren 41 biktima onartze bidean da Nafarroako Gobernua

Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean... [+]


2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Eguneraketa berriak daude