Julen Zabalo

"Estatuaren alde edo kontra egonda ere, erabakitze-eskubidearen aldekoa da gehiengoa"


Hala Bedi @halabedi
2016ko apirilaren 01a
Julen Zabalo, artxiboko irudi batean.

“Euskal Estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrera Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa” ikerlana aurkeztu dute joan den martxoaren 16an Ipar Hegoa fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak.

Ikerlanaren egileek euskal estatua hartu dute aztergai: Euskal Herria zer den, erabakitzeko eskubidea, jarrerak eta jarrera-aldaketak, enpresariek eta kultur eragileek diotena… Julen Zabalo Parte Hartuz taldeko kidea izan da Hala Bedi irratiko Hizpidea saioan ikerketaren emaitzen berri ematen.

Zabaloren hitzetan, gehiengoa erabakitze eskubidearen aldekoa da, estatua osatzearen aldeko izan ala ez izan, eta arreta ipini nahi izan du jarrera aldatzeko joera dutenengan: "Masa kritiko hori osatzen dutenek ematen dute aukera gehien". Ikerlana eskuragarri dago nahi duenarentzat Ipar Hegoa Fundazioaren webgunean.

Elkarrizketa hau Hala Bedi irratiak egina da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetan artxibatua: Aro politiko berria

Aro politiko berria kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-18 | Miren Osa Galdona
ETAren beste urrats batek lukeen garrantzia nabarmendu du Foro Sozialak

Foro Sozial Iraunkorrak ekitaldia antolatu zuen asteartean, urriaren 17an, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren seigarren urteurrena dela eta. Bake prozesuan emandako aurrerapausoak eta etorkizunean landu beharreko erronkak finkatu zituzten. ETAren urrats batek lukeen garrantzia ere nabarmendu dute.


2017-10-16 | Hala Bedi
"Kataluniakoa da 78ko erregimenak izan duen krisirik sakonena, eta indar hori ekarri nahi dugu"

Urriaren 12an aurkeztu zen #Agur78 ekimena, 1978an Espainian ezarritako eredu politikoarekiko haustura aldarrikatzeko. Katalunian ikus daiteke, egun, erregimen zahar horren arrakalarik handiena, eta Euskal Herrian ere horren antzeko mugimendua sortzea dute helburutzat ekimeneko kideek.


2017-10-11 | Andoni Mikelarena
Foro Sozialak Ipar Euskal Herriko eredua zabaldu nahi du Nafarroa eta EAEra

Donostian egindako agerraldian adierazi dute, Ipar Euskal Herrikoaren moduko “akordio markoak” lortu nahi dituztela Hego Euskal Herrian.


2017-10-10 | Lander Arbelaitz
Independentzia bultzatzea kapitala ahultzeko aukera

Nahiz eta askotan edukiz hustutako kontzeptu baten gisan erabiltzen den, independentzia, helburu gisa baino, gizarte justuago bat lortzeko tresnatzat du askok Katalunian eta Euskal Herrian.


Arantza Urkaregi: "Emakumeen kontrako biolentzia, zentzu zabalenean, nolakoa den entzungo dugu urriaren 8an"

Foro Sozialak askotariko indarkeria jasan duten emakumeen testigantzak jasoko ditu urriaren 8an Bilboko ekitaldian. Arantza Urkaregi Genero lantaldeko kideari elkarrizketa egin diogu.


2017-09-27 | Euskal Irratiak
Luhuson, 12 oren bakearen aldeko ekimena

Larunbatean Luhuson, 12 oren bakearen deitu duten eguna izanen da. Antolatzaileetan den Paxkal Irigoien kulturgilea eta Mixel Berhokoirigoin “bakegilea” gurekin dira astearte goizean.


Euskal, espainiar eta frantses burgesiaren azken defentsa lubakia

Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.


Parisen izandako bakegile taldea, egindako bilerekin baikor

Bake prozesuaren berri eman eta euskal presoen aferan urratsak ematea izan du helburu Parisera joandako euskal ordezkaritzak, eta izandako zortzi bilkuren balorazio "baikorra" egin du.


2017-07-05 | ARGIA
"Eta orain presoak" izango da abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioko leloa

Abenduaren 9an Parisen Bakearen Artisauek antolatuko duten manifestazioko leloa aurreratu dute: Eta orain presoak. "Milaka herritar Parisen biltzea ezinbestekoa da; gaurdanik data gorde zure agendan", adierazi dute.


Gainditu beharreko harresia

Azken urte hauetan, Euskal Herriko bake prozesuaren alde dabiltzanen mezua entzun edota irakur daiteke noizean behin Frantziako komunikabide nagusietan. Eramandako pedagogia lan alimale baten uzta da. Orokorrean, aspaldian nagusi den Frantziako eta Espainiako gobernuen tesia delako plazaratzen. Gaia Frantziako komunikabideen bidez zabaltzeko oztopo potoloak dituzte konponbidearen alde ari direnek, eginahala gainditzen saiatzen diren trabak.


Eguneraketa berriak daude