argia.eus
INPRIMATU
Estatuaren abokatu izatetik, Ibex 35eko enpresa pribatuetan jardutera
  • Estatuaren abokatuen %10,7k Ibex 35eko enpresa pribatuetan ahokulari, goi-zuzendaritzako kide edo kontseilari gisa jarduten dute. 2012an zeuden 657 Estatuaren abokatuetatik 70ek egiten dute lan enpresa horietan.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko martxoaren 09a
Pablo Isla, sona handikoa Estatuko abokatuen artean, Inditexeko exekutibo nagusia da orain. (Arg: Inditex)

Abokatuek Administrazioaren inguruan duten ezagutza baliatzen dute Ibex 35eko enpresek. Eldiario.es-eko kazetariak jaso duenez, Adiministrazioarentzat lan egiten zutenean mota guztietako auziak jorratzen zituzten, enpresa handien aurkakoak barne.

Azken urteetan sektore publikoko langile askok egin du alor pribatura jauzi, soldata altuago baten truke. Estatuaren abokatuak libre dira sektore pribatuko langile bilakatzeko, ez baitago hori galarazten duen legerik.

Mariano Rajoy Espainiako presidente izendatu zutenetik, Estatuaren abokatu asko hasi da lanean politika eta enpresa bulegoetan. Rafael Catalá Justizia ministroa entzungor aritu da gaiaren inguruan galdegin zaionean eta ez du daturik eskaini.

Ibex 35a osatzen duten 25 enpresak Estatuaren abokatu ohi bat dute gutxienez beren langileen artean. Inditexen, esaterako, Pablo Isla da exekutibo nagusia, sona handiko abokatua. BBVA, Iberdrola, FCC eta Telefonicak ere badituzte Estatuaren abokatuak aholkulari, zuzendaritzako kide edo kontseilari gisa, besteak beste.