"Barkamena ardatz harturik politika egiterik ez dagoela esan nahi dut. Barkamena legetik eta justiziatik harantzago dago. Instante bat da, misterio bat, exijitu ezin dena. Hemen, kristau ohitura handiagatik badugu barkatzeko tradizio hori eta beharbada ez dago lehengo elkarbizitzara itzultzeko beste modurik. Baina barrutik irten behar dio norberari, ezin da kanpotik agindu. Barkamen eskea kanpotik inposatzea umilazioa da, botere ekintza, eta barkamenak ezin du botere ekintza izan".
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2047&27718