"Estatua eta Patronala bereizi!" aldarrikatzen du gaur Nuit Deboutek Parisen

  • Frantziako Estatuan lan erreformaren kontrako protesta eta grebak zabaltzen ari direnean, aldarrikapen berri bezain funtsezko baten inguruan batzar berezia egingo du Parisen Nuit Debout mugimenduak: Estatua eta Patronala bereizi beharra dago, apartatu, duela mende bat Estatua eta Eliza katolikoa bereizi ziren moduan.


2016ko maiatzaren 20an - 10:37
"Medef patronala eta Estatua bereizi!" aldarrikatzeko batzarrerako deialdia, sare sozialetan banatu dena.

Parisko Bosquet etorbidean izango da elkarretaratzea, Frantziako enpresa handienen ugazabak biltzen dituen Medef patronalaren egoitza atarian. Bertan salatuko dute XXI. mende hasieran Estatua estuki dagoela ezkondurik patronalarekin eta bikote hori etetea premiazkoa dela osasun publikoaren onerako, duela 100 urte Estatuaren eta Eliza katolikoaren lotura suntsitu eta administrazio laiko bat ezartzea derrigorrezkoa izan zen moduan.

“Aberatsek egin nahi dute mundu osoaren jabe” diote batzarrerako deialdian, elkartzera konbidatuz Medefek kaltetzen dituzten guztiak: langabetu, prekario, etxe gabeko… “Patronalak bere legea aurrera ateratzeko ez du behar izan ezta diputatuen laguntzarik ere: ugazaben aginduetara dagoen Hollande-Vallsen gobernuak Legebiltzarreko eztabaida ito eta gizartearen mobilizazioa jipoitzeko 49.3 dekretuz pasatu du lan erreforma”.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Nuit Debout eta Convergence des Luttes mugimenduek batzarrean mintzarazi nahi dituzte langile soldatapeko eta prekarioak, ikasle eta unibertsitarioak, sindikalistak, herritarrak, artistak, juristak, ikertzaileak eta abar, “gure legeak nolakoa izan beharko lukeen denon artean finkatzeko. Irabaz dezakegu, gure esku baizik ez dago”.

Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa izan da luzez demokraziaren inguruko eztabaida nagusietakoa, gaurkotasuna daukana oraindik erlijioak bizi publikoa arautzen duen munduko herrialde askotan. Nuit Debout mugimenduak horrekin egiten dio paralelismoa azken hamarkada neoliberalotan korporazio kapitalistek estatuaren gainean hartu duten kontrolari.

Bitartean, sindikatuak gogortuz doaz lan erreformaren lege-dekretuaren kontrako borrokak. Ondorio nabarmen batzuk dagoenekoz ikusgarri daude: gasolina hasi da urritzen Frantziako Estatuko leku askotan, garraio sisteman gorabehera gero eta handiagoak eraginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nuit Debout mugimendua
Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak

Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.


2016-06-09 | Estitxu Eizagirre
Nuit Debouteko gakoak azaldu ditu Miguel Seguik

Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) kidea da eta azken hilabeteetan Frantziako plazetan antolatu den Nuit Debout mugimenduan parte hartzen du. Ekainaren 8an hitzaldia eman du Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean.


Sindikatuen zortzigarren greba eguna Frantziako Estatuan

Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen... [+]


Eguneraketa berriak daude