Honela infiltratzen da polizia Kataluniako gune autogestionatuetan

  • Quim Gimeno ekintzaile kataluniarra poliziaren konfidente izan dadin bereganatzen saiatu dira “estatu segurtasunerako” bi ordezkari; konpentsazio ekonomikoa eta Espainiako Auzitegi Nazionalean irekia duen prozesuan laguntzea eskaini diote ordainetan. La Directa-k eman du kasuaren berri.


2016ko apirilaren 19an - 10:51
Lau bider batzartu dira Quim Gimeno eta `Estatu segurtasunerako´ ordezkariak. (Arg: La Directa)

Beren burua "estatu segurtasunerako" ordezkaritzat aurkeztu zuten D.S.G.-k eta T.M.-k –abizenei dagozkie bigarrenaren inizialak– Gimenorengana jo zuten Bartzelonako gizarte eragileen inguruko informazioa eskuratu nahian. Informazio zehatza eskatzen zuten: izenak, eragileetan dituzten ardurak, helbideak… Ekintzaileak azaldu duenez, “bere profileko jendearen beharra” zutela eman zioten aditzera. Azken hiru hilabeteetan lau bider batzartu dira.

Konpentsazio ekonomikoa eskaini zioten. “Informazioaren truke dirua emango zidatela esan zidaten, Mónica eta Francisco anarkista txiletarrei aipamen berezia eginez”, dio Gimenok. “Ordain ekonomikoa finkoa izango da hasieran eta eskaintzen diguzun informazioa garrantzizkoa bada, hobetu egingo dugu. Hasteko 200 edo 250 euro emango dizugu”, azaldu zidaten.

Irekia duen prozesu judizialean eskua sartzeko aukera ere aitortu zioten Gimenori: “Fiskala funtzionario puta bat da, errespetuz esanda, hierarkizatua, bere nagusiekin, gobernuaren gain dagoena, gobernuaren administrazio zentralaren gain kasu honetan. Fiskal batekin hitz egin daiteke, baina epaile batekin ez”.

Eskuadra Mossoek urriaren 28an atxilotu zuten Quim Gimeno, “helburu terroristak zituen antolakunde kriminal” bateko kide izatea egotzita. Pandora bataiatu zuten polizia operazioa.

Ustezko kazetaria

Estatu segurtasunerako ordezkariek urtarrilaren 15ean hasi zuten Bartzelonako ekintzailea bereganatzeko saiakera, zigortuta dauden anarkistak omentzeko elkartasun jardunaldietan. Gimenok mahainguru batean hartu zuen esku, Pandora operazioko auzipetu gisa. Berbaldia amaitzean, EFE agentziako kazetari bezala aurkeztu zitzaion D.S.G. Estatu segurtasunerako ordezkaria. Bere egoera ezagutu nahi zuela esan eta hitzordua proposatu zion Gimenori. Kasua ikertzean, La Directa-ko kazetariek egiaztatu dute D.S.G. ez dela EFEko langilea.  

D.S.G. Gimenoren egoera pertsonalaz hitz egiten hasi bazen ere, galderen norabidea aldatu zuela adierazi du ekintzaileak: “Bartzelonan indarkeria darabilen militanterik zegoen galdetu zidan eta ea horrek harremanik zuen nire eginbeharrarekin… Nire alde jartzen saiatzen zen uneoro”.

“Horrek guztiak Estatuarekin zerikusia zuela jakin nuenean, publiko egitea erabaki nuen. Egoerari aurre egiteaz aparte, nire epaiketan eta bizi dugun errepresio egoeraren aurrean tresna politikoa izan daiteke”, azaldu du Gimenok.

Horietako hitzordu batean izandako solasaldiaren parte bat argitaratu du La Directa-k:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


2024-02-08 | ARGIA
Aske utzi dute Iturmendin atxilotutako emakumea

Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.


2024-02-07 | ARGIA
Emakume bat atxilotu dute Iturmendin eta inkomunikatuta eraman Madrilera

Espainiako Poliziak astearte eguerdian atxilotu zuen bere etxean, Iturmendin (Nafarroa), antza sare sozialetako mezuren batekin lotuta. Arratsean segundo batzuetako deia egin zien senideei Madrilera eramaten zutela jakinarazteko, ARGIAk jakin duenez. Estefanía Cerverak 63... [+]


Eguneraketa berriak daude