Estatu espainiarrak ba al du oinarri juridikorik A9aren aurka egiteko?

  • Marcel Mateu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko konstituzio zuzenbideko irakaslea da eta bere ustez badira argudioak pentsatzeko azaroaren 9ko kontsulta inpugnatua izan litekeela; baina baita kontrakoa pentsatzeko ere. Vilawebekin egindako elkarrizketan, alabaina, kritikatu egiten du tresna juridikoak erabiltzen ari direla arazoa bideratzeko, problema funtsean politikoa denean.


2014ko urriaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Inpugnatu daiteke A9a ofizialki deitu ez arren? (argazkia: Vilaweb).

Lege iruzurra. “Mas lehendakariak parte-hartze prozesuarekin abiarazitako estrategiak oinarri juridikorik izan dezakeela uste dut (…) Hala ere, Estatu Kontseiluaren irizpenak eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia zati batekin, A9a inpugnatzeko oinarri nahikoa izango dute”.

Funtzionarioak arriskuan? “Ez dut ikusten oinarri juridikorik dagoenik boluntario gisa arituko diren funtzionarioen aurka. Ahalmen mugatua duten norbanakoak dira. Horri ezin zaio eraso egin juridikoki”.

Hautetsontziak eta errolda. “Ez luke zentzurik hautetsontzien eta erroldaren aurka egitea. Aurreko kontsulta bertan behera uzten zuen probidentziak, gero konponezina litzatekeen edozein ekintza egitea debekatu zen. Adibidez, ezin zitekeen egin diru gastua ekarriko zukeen kanpaina bat”.

Udalak. “Prebarikazioa? Hori delitu larria eta muturrekoa da. A9a inpugnatua balitz eta Konstituzio Auzitegiak berehalakoan bertan behera utziko balu, udalek egin ditzaketen aktak delitu direla ondorioztatzea urruti joatea litzateke.  (…) Edozein modutan izanda ere, ezingo litzateke automatikoki udalen aurka jo. Bide hori gaitza eta geldoa da”.

Inpugnatu daiteke A9a dekretuz deitzen ez bada edo deialdirako agiri ofizialik ez bada? “Gertaera zehatzak ere inpugnatu daitezke, ez bakarrik bide juridikotik datozen arau eta gertaerak, hau da, Estatuko Buletin Ofizialean agertzen ez diren gobernuaren jardunak edo ekintzak. Justiziak beti egin dezake egitezko-bideen aurka”.

Poliziak jaso dezake partehartzaileen erregistroak bahitzeko agindurik? “Datuen babesean ez naiz aditua. Baina, bat-batean esango nuke ezetz. Boto-guneak itxiz, poliziak jaso dezake bozketa fisikoki galarazteko aginduak. Baina datu baseak bahitzea legez kontrakoa izan daiteke”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude