Espetxeratuak izateko puntuan dauden grebalarien alde, Bilbo mailako manifestazioa gaur

  • Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte grebalariei babesa adierazteko manifestazioa egingo dute asteazkenean. Bilbo mailakoa izan asmoz, bertaratzeko deia luzatu diote bilbotar guztiei.


2014ko ekainaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
19:30ean Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da manifestazioa (Argazkia:uriola.info)

2012ko greba orokorrean pintada batzuk egiteagatik bi urte eta erdiko espetxe zigorreko kondenatuta dauden bi gazteak. Elkartasuna erakusteko deitu du manifestazioa Grebalariak aske! plataformak.

19:30ean Jesusen Bihotza plazatik abiatu eta plaza Biribilean bukatuko da.

Grebalarien alde azken egunetan izandako ekintzak

Epailearen erabakia jakin zenetik, ekintza ugari izan dira Martinez eta Telletxearen kartzela-zigorraren kontra. Asteartean “Grebalariak aske” zioen pankarta zintzilikatu zuten Salbe zubitik, joan den asteko ostegunean elkarretaratzea egin zuten Arangoiti auzoan eta asteartean, plaza Eliptikoan, hainbat lagun bi autobusetara igo eta grebalarien askatasuna aldarrikatzen zuten pankarta eta bengalak atera zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude