Basque Lives Matter

Espetxeak husteko garaia dela diote 8/2013ko bederatzi auzipetuek

  • “Zergatik onartu genuen akordioa?”, diote joan den asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalean akordioa lortu zuten 8/2013 auziko bederatzi auzipetuek: “Nagusiki etxera lehenbailehen bueltatzeko akordio baten aurrean gaudelako”.

Xabier Letona @xletona
2016ko maiatzak 20
Eleak-Libre eta BMLko auzipetuek Katakraken hilaren19an elkarrekin egindako agerraldia. (Arg._ BML)

Espetxean denbora luzez nahi zituztenek ez dutela halako plazerrik izango azpimarratu zuten auzipetuek eta “Euskal Herriak bere alde lanean jarraitzeko bederatzi herritar” irabazi dituela. Argi dute Euskal Herria “ez dagoela espetxeak betetzen jarraitzeko garaian, hauek hustekotan baizik”.

Libre bai, baina tinkotasunez diote ez dela justiziarik egin, “ekinbide politikoagatik” zigortu dituztelako, leporatzen zaien bakarra “bilkura politikoetan parte-hartzea eta dokumentazio politikoa edukitzea” baita.

Zigorrari erreparatuz gero hori argi ikusten dela diote, “mundu mailan ez baita batere ohikoa terrorismo delituengatik zigor ‘txikiak’ ezartzea”. AVTko Daniel Porterok ere horixe azpimarratu duela diote, “leporatutako delituak eta zigorra ez datozela bat”.

Ostegunean Iruñeko Katakrak aretoan egindako prentsaurrean gogoratu zutenez, 2010ean atxilotu zituztenean torturatuak izan ziren eta Grande Marlaska epaileak beste aldera begiratu zuen egin ziren salaketen aurrean.

Salbuespen eraikinak eraitsi beharra

Eleak-Libre erakundearekin batera egin zuten agerraldia eta honek ere bere azterketa egin zuen epaiaz. Bederatzi auzipetuak libre direlako poztu ondoren, honako bi galdera utzi zituen airean. Lehena honakoa: Zer analisi egiten dugu disidentzia eskubidearen eta eskubide zibil eta politikoen egoeraz?

Orain zigorrak batzuetan onberagoak eta bestetan ankerragoak izango direla zehaztu zuten, baina beti ere “egiturazko injustiziaren lur-eremuan” jarraitzen dugula. Azken hamarkadetan altxatutako salbuespen-eraikinak zutik direla oraindik eta horiek guztiak eraitsi behar direla, bestela botereak nahi duenean berriz ere jarriko duela indarrean.

Bigarren galdera izan zen ea zer egin behar den eskubideak berreskuratzeko eta erakundeak hiru esparru finkatu zituen: bat, lan ideologikoa, egoeraz ohartu eta beroni buelta emateko; bi, erasoen aurrean, askotarikoen arteko erantzun bateratuak; hiru, herritarrek beren eskubideak erabiltzen jarraitzeko moduak bilatzea.

Azken finean “borrokan jarraitu behar dela” azpimarratu zuten, besteak beste, “disidentzia eskubidearen aldeko birus laranja sedukzio bidez kutsatzen ahaleginduz”.

Kanal hauetan artxibatua: Epaiketak  |  Ezker abertzalea

Epaiketak kanaletik interesatuko zaizu...
Bakartze ziegan sartu dute Adur Ramirez Altsasuko gaztea

Isolamenduan izango dute datorren ostegunera arte Adur Ramirez Altsasuko gaztea Entzun Altsasu taldeak sare sozialetan zabaldu duenez: "Jakin dugunez, Adur isolamenduan sartu dute datorren ostegunera arte. Haien krudelkeriak ez du etenik!".


Altsasuko auzia eten dute "terrorismo delitu" gisa epaituko duten ebatzi arte

Espainiako Auzitegi Gorena ikertzen ari da ea nori dagokion epaitzea Altsasuko gertakariak, Auzitegi Nazionalari ala Nafarroakoari, eta erabaki hori ezagutu arte auzia eten du Auzitegi Nazionalak. Bitartean kartzelan jarraituko dute Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek.


2017-05-11 | Aiaraldea.eus
Audientzia Nazionalak absolbitu egin ditu pintaketa batengatik epaitutako Laudioko bi gazteak

Ertzaintzak froga gisa aurkezturiko bideoan azaltzen direnak ez dira Aitor Martinez eta Beñat Ereño, epaileak ondorioztatu duenez. Urtebeteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta 2.520 euroko isuna eskatzen zuen fiskalak.


2017-05-03 | Topatu.eus
Gaur epaituko dituzte pintaketa batzuk egiteagatik auzipeturiko Laudioko bi gazteak

Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute Beñat Ereñok eta Aitor Martinezek. Urtebeteko kartzela zigorra, 7 urteko inhabilitazioa eta 2.520 euroko isuna eskatu dizkie fiskaltzak.


"Jazarpen politikoa dago muntaia polizial honen atzean"

Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrak epaituko dituzte Espainiako Entzutegi Nazionalean maiatzaren 3an. Terrorismoa goratzen dituzten pintaketak egitea leporatu diete. Eurek adierazi dute muntaia poliziala izan dela dena, eta horren nondik norakoak azaldu dituzte.


2017-04-21 | Axier Lopez
Tafallako brindiseko hirurak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak

Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko udan Tafallako festetan presoen alde egindako ohiko brindisean parte hartzeagatik terrorismoa goratzea leporatzen zieten.


2017-03-28 | Gazteak Kalean
Gazteak Kalean!
MULTIMEDIA - dokumentala

"Azken urtean Tolosako gazte mugimenduak jasandako errepresioa salatu eta horri aurre egiteko" sortutako plataforma da Gazteak Kalean. 2015etik hona zenbait gaztek jasotako espetxe zigor eskaera eta isunak salatzeko dokumentala osatu dute.

Bi kasu dira nagusienak:

  • 2015eko inauterietan, hiru gazteri 4’5 eta 5’5 urte arteko espetxe zigor eta 38.000 euroko isun eskaera.
  • Tolosako Gazte Asanbladak eginiko eserialdia: 50 gazte ingururi, denera 15.000 euro baino... [+]

ARGIAren bidetik, Mozal Legea borrokatu

Axier Lopez ARGIA-ko kazetariari epaiketaren atarian zuen isuna kentzeak Mozal Legea deuseztatzearen alde lan egiten dugun guztioi erakutsi digu posible dela lege injustuei aurre egitea. Kasu honek erakusten digu nola jokatu behar dugun injustiziaren aurrean: lehenik eta behin gertakaria jaso (kasu honetan argazkien bidez); ondoren publiko egin. Neurri errepresiboa, (isuna oraingoan), iritsi denean, isuna ordaintzeari uko egin eta kaltetuaren inguruan elkartasuna eraiki.


Gaur epaituko dituzte Tafallako hiru bizilagun "presoen aldeko topa egiteagatik"

Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte asteazkenean.


2017-03-07 | ARGIA
Espainiako Gobernuak atzera egin du: ARGIAk irabazi du Mozal Legearen auzia

ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen. Epaiketa egin gabe, ARGIAk ez du isunik ordaindu beharko kazetaritza egiteagatik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude