Espetxe zigorrei buruzko Europako zuzentarauak nola bete erabakiko du gaur Auzitegi Gorenak

  • Espainiako Auzitegi Gorenak gaur erabakiko du Kepa Pikabea presoaren zigorraren kontaketa nola interpretatu behar den 2008an Europar Batasunak bere eremuko espetxe zigorrak batzeko agindu ondoren. Pikabeak Frantziako Estatuan betetako kartzela urteak Espainiakoan betetako zigorraren kontaketan kontuan hartu behar zaizkion ala ez erabaki beharko dute epaileek.


2014ko abenduaren 16an - 04:48
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Santi Arrospide, ezkerrean, eta Alberto Plazaola espetxetik ateratzeko unean abenduaren 4an.

Auzia korapilatuta iritsi da Gorenera, lehenago Auzitegi Nazionaleko bi sekziok iritzi kontrajarriak hartu zituztelako.

Lehengo Sekzioak Carmen Gisasolaren askatasuna agindu zuen azaroaren 24an, honek Frantzian betetako 10 urteak Espainiako zigorrean aintzat hartu ondoren.

Abenduaren 4an Santi Arrospide eta Alberto Plazaola presoak aske geratu ziren, sekzio berak irizpide bera jarraitu ondoren. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak helegitea jarri zuen erabaki honen aurrean eta Espainiako Gobernuak eta AVTk oso gogor kritikatu zuten.

Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioak, ordea, Iñaki Bilbaoren kasua aztertu zuen, eta ez zuen Europar Batasuneko zuzentaraua onartu, bere ustez berau ez zelako automatikoki indarrean jarri behar eta itxaron zitekeelako ea Espainiako legediak zehazten zuen aplikazioa.

Eta abenduaren 5ean sartu zen indarrean Espainiako Legebiltzarrak zuzentaraua indarrean jartzeko prestatutako Lege Organikoa. Honen arabera, zuzentaraua indarrean jarriko da Espainian ere, baina ez die eragingo 2010eko abuztuaren 15a baino lehenago jarritako zigorrei, eta zigor kontaketa berria eskatu duten ia 60 euskal presoen Frantziako zigorrak data horren aurrekoak dira.

Auzitegi Gorena zatituta

Atzo El Pais-ek jakinarazi zuenez, Auzitegi Gorena ere oso zatitua dago gai honetan. Epaile batzuen ustez, zuzentaraua bete beharko litzateke Espainiako Legebiltzarrak onartu berri duen legearen arabera eta, beraz, Frantziako zigorrak ez lirateke kontuan hartuko. Beste taldearen ustez, europar zuzentarauak estatu bakoitzaren legeen gainetik daude eta bete beharrekoak dira.

Joseba Urrosolo euskal presoak egindako eskaera bati erantzunez, Auzitegi Gorenak Frantziako zigorrak kontuan har daitezkeela ebatzi zuen jada iragan martxoan, besteak beste, kontuan hartuta Espainiak ez zuela legedirik garatu europar zuzentaraua indarrean jartzeko. Orain ikusi behar zer dioen, Espainiak 7/2014ko Legea onartu ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude