Zigorren bateratzeez Luxenburgori galdetzeaz erabakiko du Auzitegi Nazionalak

  • Europak presoen zigorrei buruz emandako zuzentarauak dantzan jarraitzen du Auzitegi Nazionalean eta datorren apirilaren 10ean Zigor Arloko Salak bilera egingo du erabakitzeko Luxenburgori gaiaz galdetuko dion ala ez.


2015eko martxoaren 20an - 12:57

Egin beharreko galdera zera litzateke, ea 2008an Europar Batasunak kartzela zigorrei buruz jarritako zuzentaraua Estatuek nola jarrai behar duten indarrean. Auzitegi Nazionalaren Lehen Aretoak 2014aren hondarrean aske utzi zituen hainbat preso, besteak beste Carmen Gisasola, Santiago Arrozpide eta Alberto Plazaola. Bigarren Aretoak, aldiz, ez zuen gauza bera egin Iñaki Bilbao presoaren kasuarekin eta lehia piztu zen. Azkenean Auzitegi Gorenak erabaki zuen Espainiako Gobernuak zuzentaraua bideratzeko iragan abenduan indarrean jarri zuen legearen alde. Honen arabera, 2010eko maiatza baino lehen zigortutako kasuei ez zai zuzentaraua aplikatuko eta ondorengoei bai.

Presoen abokatuek Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko zutela iragarari zuten, baina hori oso bide luzea da. Luxenburgoko Auzitegiaren aukera ere hor zegoen, baina honetara iristeko Estatuetako barne instituzio baten bidez egin behar da. Kasu honetan Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Hirugarren aretoa pentsatzen ari zen ea berak bere kabuz egingo ote zion galdera EBko Justizia Auzitegiari, baina azkenean Zigor Arloko aretoetako lehendakari Fernando Grande Marlaskak erabaki du Zigor Arloko epaileen osoko bilkurak ebatziko duela gaiaz.

EBko Justizia Auzitegiak urtebetean ebatzi dezake gaiaz eta Estrasburgoko Auzitegian 4-5 urte samur pasa daitezke erantzuna iritsi arte. Beste kasu ugaritan, Espainiak normaltasunez erabili izan du Luxenburgora galdera luzatzeko prozedura hau, baina oraingoan presoen gaia gobernu eta aurzitegietako sareetan katramilatu da. Bestetik Vera Jourova EBko komisarioak martxoaren 15eko epea eman zion Espainiako Gobernuari gai berari buruz erantzuteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude