Espetxe-ildoaren exijentziak, onurak eta bidesariak

  • Estatuaren espetxe-politika osoari men egitea exijitzen da, eta horrek mugarik gabeko espetxe-inpunitatea dakarkio gure etsaiari, hau da, presoei emandako agindu guztiak betearaztea.


2017ko urriaren 30an - 08:40

Egunotan, euskal preso politikoaren kontzeptu historikoaren ezaugarriez gain damuaz eta berarekin dakarren etsaiarekiko mendetasun osoaz aritu gara termino politikoetan. Era berean, horrek guztiak dituen ondorioak aipatu ditugu, hala nola, identitatearen galera eta euskal herri langilearen askapen nazional eta sozialari eragindako kaltea.

Gaurko honetan, okupatu eta zapaltzen gaituen etsaiarekiko mendetasuna zehazten ahaleginduko gara modu praktikoan, hartarako arrazoia edozein dela ere:  konbentzimendu politikoagatik edo bakarrik norberaren interesagatik banakako onura pertsonalak eskuratu ahal izateko. Jarraian, onura pertsonalaren bat eskuratzeko estatuak egiten dituen eskakizun batzuen aipamena egiten dugu, berriro diogu, onura “pertsonalez” ari gara.

Lehenik, estatuaren espetxe-politika osoari men egitea exijitzen da, eta horrek mugarik gabeko espetxe-inpunitatea dakarkio gure etsaiari, hau da, presoei emandako agindu guztiak betearaztea.

Afera preso sozialei nahiz politikoei dagokie, izan ere, nahiz eta agindu umiliagarriak izan, bete behar dira ezinbestez. Zertarako? Bada, alde batetik, mendetasuna egiaztatzeko eta, bestetik, presoen nortasuna eta izaera nahiz jardunbide politikoa suntsitzeko, azken hori euskal preso politikoen kasuan.

Halaber, norberaren onurari begirako aginduak besterik ez dira Izango. Euskal preso politikoei dagokionez, zehazki, gainerako euskal preso politikoekiko eta, oro har, preso politikoekiko lotura politikoa hautsi izana erakutsi beharko dute etengabe modu praktikoan (**).

Edozein errepresiozko ekintzaren aurrean, oso gordina eta basatia bada ere, halako espetxe-politikoari men egiten dion orok isildu beharko du betirako. Modu berean, men egiten dion orok ekintzen bidez egiaztatu beharko du halako gertaerekiko solidaritate eza.

Aldiz, inork aginduei muzin egin, men egiteari uko egin, presokideekiko solidaritatea erakutsi, izaera politikoa aldarrikatu, pertsona eta militante politiko gisa suntsitzeko darabiltzaten erasoen aurrean erresistentzia kolektiboari ekiten badio, mugarik gabeko errepresioa pairatu beharko du.

Errepresioak sufrimendua dakarkio presoari eta, horrez gain, galarazten ditu etsaiaren espetxe-erregelamenduan jasotako “eskubideak” eta aurreko militanteen belaunaldiek lortutako aurrerapauso guztiak.

Beraz, hauexek dira bi aukerak: mendetasuna eta banakako onurak, estatuak erabakiz noiz eta norentzat, ala duintasuna eta erresistentzia politikoa, berekin dakarren errepresioarekin batera. Lehenengoan, mendetasuna onartuz gero, etsaiaren eskuetara erortzen gara. Bigarrenean, erresistentziako dinamika kolektiboari ekinez gero, euskal herri langilearen eskuetan kokatzen gara.

(*) Artikulu hau aurreko bi hauen jarraipena da: “Izaera politikoa galtzearen gainean. Damuaren gainean. Garraztasunik gabeko termino politikoetan” eta “Damua dela eta ez dela”.

(**) 16 urte kartzelan eman ondoren, eta sei eguneko baimena eskuratu nahian, hurrengo hauek dira ETA erakundean militatzeagatik atxilotutako euskal preso baten hitzok:

“ …borroka armatua erabiltzearen kontra nago, helburua dena delakoa. Egindako delituez guztiz damututa nago eta oso penaturik nago biktimei eragindako kalteagatik. …erabat aldendu naiz ETA banda terroristatik. …. Destino bat eskatu eta onartu egin dut… Nire destino ordainduaren soldataren zati bati uko egiteko prest nago, nire delituen ondoriozko kalteei aurre egiteko erantzukizun zibila bete dadin. … ez dut inoiz parterik hartu, eurek hala eskatuta, egin diren protestetan… eta, batez ere, borroka armatuaren kontrako jarrera plazaratu eta egindako delituengatik damua adierazi egin dut, eta barkamena eskatu diet biktimei…”

Hori dena sei eguneko baimen batengatik. Bada, horixe eta are gauza gehiago exijitzen diete gaur egun euskal preso politikoei.

Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko preso politikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude