Espero baino salmenta handiagoak 47. edizioan, antolatzaileen arabera

  • Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak aurreikuspen guztiak gainditu dituela adierazi dute Gerediaga elkarteko kideek. Egun bat gutxiago iraun arren, iaz baino bisitari gehiago izan dira Landako Gunean, 130.000 inguru. “Argi geratu da, edozein eragin edo koiuntura okerren gainetik, Durangoko Azoka euskal kulturaren erreferentzia nagusia dela”, esan du Aiert Goenaga Azokako zuzendariak.


2012ko abenduaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
47. Durangoko Azokak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

“Nahiko ezkor zeuden argitaletxeak aurtengo Durangoko Azokara begira. Azokan, baina, gorakada izan dute salmentek”, gaineratu du Goenagak. Baina 300 ekitalditik gora antolatu dituzte eta jende ugari hurbildu dela gaineratu dute.“Frogatzen da, hortaz, azokan gertatzen dena ez dela urtekoaren isla; oasi ala arnasgunea da disko eta liburu azoka. Azokan erosleen aldetik beste jarrera bat ikusten da”. Aurrera begirako egitasmoei dagokienez, Hiri Azoka nabarmendu dute antolatzaileek. Azoka Durangoko auzo desberdinetara eramatea dute helburu.

Antolatzaileek emandako datuen arabera, gehien saldu diren diskoak Gatiburen Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik, Goseren Gose IIII, Betagarriren Zorion Argiak eta Mikel Urdangarinen Azula izan dira; eta liburuetan Kirmen Uriberen Mussche.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude