ELA

"Esperimentu totalitarioari" aurre egiteko greba orokorraren premia nabarmendu du Muñozek

  • Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak greba orokorra ezinbestekoa dela esan du hedabideetara igorritako artikulu batean, Greba orokorrerako arrazoiak izenburupean. “Soziala den guztia eraisteko erabakiei” erantzun ahal izateko beharrezkoa dela argudiatu du. Muñoz ez da iritsi greba deitzera, baina horretarako bidea prest utzi du.


2013ko apirilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Adolfo Muñozek greba orokorra ezinbestekoa dela esan du (argazkia: noticiasdenavarra.com)

Zazpi arrazoitan bildu du agiria: Pentsioen beste erreforma bat behar dela, aurrekontu publikoak eta enplegua, paradisu fiskalen ereduak porrot egin izana, pairatzen ari garen soldaten jaitsiera lazgarria, patronal erreakzionarioa, demokraziaren azken urteotako ustelkeria eta mobilizazio sindikal eta sozialerako beharra.

“Esperimentu totalitario bat pairatzen ari gara, pobreen gerra egin nahi dute” dio gutunean. Mobilizazioaren beharra aipatu du: “Gobernuek herritarren presioa nabaritu behar dute, bestelako politikak egitera behartuta egon daitezen”.

Patronalek “lotsa galdu” dutela dio, adibide bezala Confebaskek “Urkulluren aurrekontuan gehiegizko gastu soziala” aurreikusi zuela esanez. “Patronal honi gobernuek nahi duten guztia ematen diote”, esan du bestalde. Horren aurrean protesta egiteko, sindikatua defentsa kolektiborako tresna dela inoiz baino gehiago aldarrikatu behar dela ere esan du. Gizarte mugimenduen indarra ere handia eta ezinbestekoa dela aipatu du.

Horrez gain, Hego Euskal Herriko politika PPk erabakitzen duela argudiatu du Muñozek. Alderdi popularraren neozentralismo eta neoliberalismoari kontra egiteko eskatu die Hegoaldeko gobernuei, “politika horrek gero eta jende gehiago pobreziara daramalako. Justizia kontua da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ELA
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Asier Guerra Herrero, Cecosako langilea
"Eroskin higadura fisiko handia jasaten dugun langileontzat gutxieneko baldintzak lortu ditugu"

Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta... [+]


2024-01-04 | Jon Torner Zabala
Jende gutxiago dago langabezian, baina prekarietatea "pandemia" bilakatzen ari da

Hego Euskal Herrian, 2023ko abenduan urtebete lehenago baino 4.641 langabe gutxiago zegoela jakinarazi berri du Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak. Sindikatuek, dena den, datu horren itzalean dagoen errealitateaz ohartarazi dute. ELAk, adibidez, gogorarazi du lau lan... [+]


2023-12-07 | Gedar
Aste honetan greba egingo dute Gipuzkoako Lidleko langileek

Ostegunean eta larunbatean izango dira lanuzteak, Lidl supermerkatuetako beharginen lan-baldintzak hobetzearen alde.


Eguneraketa berriak daude