Pablo Iglesias ETArekin lotzeagatik epaitegietara eramango du Podemosek Esperanza Aguirre

  • Pablo Iglesias ETArekin lotzeagatik eta Venezuelako gobernuaren eskutik dirua jaso duela esateagatik auzitara eramango du Podemos alderdiak Esperanza Aguirre PPko kidea. Bide penaletik jo baino lehen kontziliazio demanda aurkeztuko dute, Aguirrek esandakoa publikoki ezeztatu dezan.


2014ko uztailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pablo Iglesias Podemos alderdiko bozeramailearen kontrako adierazpen larriak egin ditu Esperanza Aguirrek (argazkia: www.nuevoordenmundial.es)

Alderdiaren ustez Aguirreren hitzek Podemosen irudi publikoa kaltetzea dute helburu: “Gorrotoa bultzatu dezaketen adierazpenak dira eta Podemosen kontrako jokabide biolento eta antidemokratikoak legitimatu ditzakete”.

PPko kidearen adierazpenetan Podemosen eta haren kideen ohorearen kontrako delitua dagoela adierazi dute.

El Paísek Aguirreren hitzak jaso ditu, salaketaren berri izan eta gero: “Podemosek lege-neurriak hartzea oso ongi iruditzen zait, horrela denok jakingo dugu ETAren kontra dauden ala ez. Pablo Iglesiasek ETAren kontra dagoela eta Venezuelako gobernu bolivariarraren eskutik ez duela dirurik jaso esatea nahi dut”.

Crowdfundinga auzia finantziatzeko

Finantziazio kolektiboaren bidez ordainduko ditu Podemos alderdiak Esperanza Aguirreren kontrako auziaren gastuak. 10.000 euro eskatu dituzte, baina ordu gutxitan ia 13.000 euro biltzea lortu dute. Guztira 938 lagunek eman dute dirua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
2024-04-22 | ARGIA
Pilar Garrido (Ahal Dugu-Aliantza Berdea): "Emaitza txarrak lortu ditugu eta hala aitortzen dugu"

Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.


Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


Sumar koalizioa Madrilen bai, baina Gasteizen ez

Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


Eguneraketa berriak daude