argia.eus
INPRIMATU
Espekulazioaren aurkako uda Ipar Euskal Herrian
  • Espekulazioaren aurkako Lur eta Etxebizitza kolektiboko kideek udan egindako hainbat ekintzaren berri eman zuten larunbatean Baionan, eta azken 30 urteetan auzi horrek izandako bilakaera jasoko duen txostena prestatzen ari direla jakinarazi zuten. Ekintzon bidez Euskal Herria ez dagoela salgai aldarrikatu du aipatu kolektiboak. "Ez dugu nahi Euskal Herria Côte d'Azur bat bilakatzea", adierazi dute, Frantziako Estatuko hego-ekialdeko kostaldeari erreferentzia eginez.

2012ko irailaren 04a
'Euskal Herria ez dago salgai" dioen afixa, frantsesez.

"Ez gaude hemen soluziobideak proposatzeko baizik eta exijitzeko, hemengo botereek arazo larria dela ulertu behar dute eta amaitu behar dute lur odol-huste honekin", adierazi zuten Baionan emandako prentsaurrekoan: "Ezinbestekoa da baliabideak plantan jartzea espekulazioarekin amaitzeko. Ez dugu nahi Euskal Herria Côte d'Azur bat bilakatzea, hemen herri zahar bat dago, bere ohidurekin, eta horien errespetuan jardun behar dute tokiko agintariek eta, bistan da, honat etortzen diren turistek".

Irudiotan uztailean Miarritzeko Kasinoan egindako ekintza jaso dute:

Miarritzen bigarren etxebizitzen kopurua "izugarria" dela oharrarazi dute Lur eta Etxebizitza kolektiboko kideek: orotara 9 680 bigarren etxebizitza daude, hau da, Miarritzek dituen etxebizitzen %40. Kazeta.info-k gainerako ekintzen bideoak ere sareratu ditu.

Informazio gehiago:

Basusarriko golf zelaian protesta egin du espekulazioaren kontrako mugimenduak, udako ekintzei amaiera emateko (2012-08-27)