Espainiako militarrek 1936ko gerran hildako frankistei omenaldia egin diete Donostian

  • Azaroaren 2an, Donostiako Polloeko hilerrian Espainiko hainbat militatarrek lore eskaintza egin dute 1936ko gudan hil ziren frankisten omenez. EH Bilduko senatari Jon Iñarrituk eman du ekitaldiaren berri.

Axier Lopez @axierL
2017ko azaroaren 03a
Argazkiak: Jon Inarritu (Twitter)

Twitter bidez zabaldu du salaketa Iñarrituk:

 

"Jaungoikoa eta Espainiaren aldeko beren ideiak defendatzeagatik hil zituztenen oroimenez" dioen oroitarriaren aurrean egin dute ekitaldia Espainiako militarrek azaroaren 3an. Euskal Herrian geratzen diren sinbolo faxisten zerrendan agertzen da Polloekoa. Mapa honetan bildu dituzte:

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Frankismoa  |  EH Bildu  |  Donostia  |  Espainiako armada  |  Faxismoa

Frankismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Erorien Harana
Frankismoa deseraikitzeko lanak

Hamarkada luzez errukirik gabe herritarrak erreprimitu zituen Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko eztabaidak, agerian utzi du faxistak ez zirela marmolezko lauza baten azpian lurperatuta geratu.


Urtebetean ikur frankistak erretiratzen ez dituzten Nafarroako udalek isuna jasoko dute

Eremu publikoetatik ikur frankistak kentzen ez dituztenak zigortuko ditu Nafarroako Gobernuak. Legeak 2.000 eta 150.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu urtebeteko epean sinbolo edo aipu frankistak kentzen ez dituztenentzat.


2018-06-12 | Hiruka .eus
Armada frankista Getxora sartu zeneko 81. urtemuga gogoraraziko dute martitzenean Itzubaltzetan

Martitzenean beteko dira 81 urte 1937ko ekainaren 12an Francoren tropak eta Italiako gezi beltzetako batailoi bi Getxo udalerriko kaleetara sartu zirenetik. EH Bilduk "Frankismoaren aztarnak Getxon" mahai-ingurua prestatu du Itzubaltzetako Romo kultur etxean, 19:00etan, "gaur egungo egoera ulertzeko oroitzea ezinbestekoa" delakoan.


2018-05-31 | Uriola.eus
Artxanda mendiko gurutze frankista pasa den astean kendu zuten

Argiletako gurutze frankista Artxanda mendian zegoen eta ilboko Udalak hilabete honetan eraitsi du. Larrabetzun gertatu zena ekiditeko (ikur frankista bat eraisteko orduan lau pertsona zauritu ziren), ezer esan gabe egitea erabaki zuten. Bilbon oraindik ikur frankistak gelditzen direla dio Juan Mari Zulaikak.


2018-05-22 | Arabako Alea
"Herriko zazpi lagun fusilatu zituztela jakin behar da"

Iñaki Resa eta Ekain De Olano Hipolito Ajamil Langraiz Okako okinaren senideak dira. Iruña Okako udalbatzan egon ziren, joan den astean, frankistek hil zuten senidearen memoria aldarrikatzeko. 


'Billy el Ni˝o'-k plusa kobratzen du pentsioan, frankismoko "polizia merituengatik" domina jaso zuelako

Frankismo garaian herritar ugari torturatzeagatik auzipetuta dagoen Jose Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño-k pentsioan %15eko gehigarria dauka 1977an domina jaso zuelako, hala onartu Espainiako Barne Ministerioak.


Ikur frankistak kentzen ez dituztenei isunak jartzen ahalko zaizkie Nafarroan

Nafarroako Parlamentuak aintzat hartu du lege proposamen bat ikur frankstak kale eta espazio publikoetik erretiratzen ez dituztenei isunak jarri ahal izateko. 


2018-04-26 | Arabako Alea
Frankismoaren kontrako erresistentzia sarea antolatu zuen Luis Alava buruzagi abertzalea omenduko dute

Maiatzaren 5ean egingo dute Luis Alava Sautu omentzeko ekitaldia, Gasteizen. Duela 75 urte fusilatu zuten, Madrilen, Francoren kontrako erresistentziako Araba Sareko antolatzaile zena.


Maravillas Lanbertori omenaldia egin diote Larraga jaioterrian

Larragan omendu dute frankistek bortxatu eta erail zuten bizilaguna: Maravillas Lanberto Ioldi. Kantua, musika eta antzezlana izan dituzte herrian.


Frankismoan eta Gerra Zibilean hil zituzten 307 iruindar gogoratu dituzte

307 iruindar hil zituzten eta hilaren 12an omenaldia egin diete Iruñeko San Jose hilerrian. Omenezko plaka jarri dute herritar horiek gogoratzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude