Espainiako Armadako kaboa den Marco Antonio Santos da manifestu antifrankista sinatu eta aktiboan dagoen militar bakarra. El Diario.es-ekin elkarrizketa izan du.
Espainiako Armadan ere Francoren hilotza Erorien Haranetik ateratzeko asmoak hautsak arrotu ditu. Gudaroste hartako 700 militar ohik –egun pentsio publikoa jasotzen dute– frankismoa goraipatuz manifestua kaleratu zuten.
Horri erantzuteko beste manifestu antifrankista bat kaleratu zuten hogei bat militarrek, haien artean Marco Antonio Santos dago. El Diario.es egunkariari azaldu dionez "19 urte daramat filak hausterakoak 'Arriba España!' entzunez". Kaboak aitortu du indar armatuetan frankismoa orokorturik dagoela eta gehiengoa direla haren aldekko jarrera dutenak.
"Frankismoaren aldeko manifestua sinatu dutenek horrela pentsatzen duen indar armatuen portzentaje handi hori ordezkatzen dute –dio Santosek–. Hau akademia militarrean hasten da, burmuina ireki eta nahi dutena sartzen dizute. Gehien entzun dudan esaldia da ez dizutela ordaintzen pentsatzeagatik".