Greziako hauteskundeen emaitzak ere ez du Euroguneko larrialdi egoera baretu. Espainiako estatuaren kaudimenaren inguruko dudak, besteak beste, agerian jarraitzen du. Nahiz eta Europa prest agertu den herrialdeko bankuentzat 100.000 milioi euroko erreskatea mailegatzeko, zor espainiarraren kontrako apustua egiten jarraitzen dute inbertsoreek.
Merkatuak ireki eta ordubetera, 10 urterako bono espainiarraren interesak %7ko maila kritikoa gainditu du berriz, arrisku saria 570 punturen inguruan dabil, eta burtsak %2 galdu du. Praktikan, Espainia merkatuetatik kanporatua izateko zorian dago Bloomberg finantza-webgunean irakur daitekeenez.
Eguna oinarrizko 543 punturekin hasi ostean, 529 arte jaitsi da Espainiaren arrisku saria, baina ondoren goranzko bidea hartu du, errekor guztiak hautsi eta 576 puntutan kokatu arte. Espainiaren zor subiranoaren solbentzia alerta mailan dago. 10 urterako bono espainiarraren tipoa %7,139ra heldu da; euroa 1999an indarrean jarri zenetik mailarik altuena da.
Informazio gehiago:
Jarraitu Espainiako Estatuaren zorraren egoera segunduz-segunu Colectivo Burbujaren webgunean.