“Inolako jakinarazpenik gabe” hainbat maniobra egin ditu Espainiako ejertzitoak Sopelako kostan. Sopelako Udal Gobernuak “probokaziotzat” jo eta Espainiar Ejertzitoa Sopelan ez dela ongietorria adierazi du.
Asteazken goizean Meñakoz hondartzaren inguruetan egin ditu maniobrak militarrek. Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioaren aldetik inolako informazio edo jakinarazpenik ez duela jaso adierazi du Udalak.
Gerra-makineria eta armak erabili zituztelako eta “auzokideentzat eta bisitariarentzat arriskutsua delako” erabat kontra agertu da Sopelako Udal Gobernua. Egungo egoera politikoan “biolentzia-adierazpen guztiak” desagertu beharko liratekeela eta “Euskal Herriaren desmilitarizaziorantz” pausoak eman behar direla adierazi du.
Naiz.info webgunean ikusgai dago Sopelako irudien bideo labur bat.