Espainiako ejertzitoak maniobra militarrak egin ditu Sopelako kostalde inguruan

  • “Inolako jakinarazpenik gabe” hainbat maniobra egin ditu Espainiako ejertzitoak Sopelako kostan. Sopelako Udal Gobernuak “probokaziotzat” jo eta Espainiar Ejertzitoa Sopelan ez dela ongietorria adierazi du.


2014ko uztailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Asteazken goizean Meñakoz hondartzaren inguruetan egin dituzte maniobrak. Argazkian armada espainola Zierbenan, 2011ko artxiboko irudi batean.

Asteazken goizean Meñakoz hondartzaren inguruetan egin ditu maniobrak militarrek. Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioaren aldetik inolako informazio edo jakinarazpenik ez duela jaso adierazi du Udalak.

Gerra-makineria eta armak erabili zituztelako eta “auzokideentzat eta bisitariarentzat arriskutsua delako” erabat kontra agertu da Sopelako Udal Gobernua. Egungo egoera politikoan “biolentzia-adierazpen guztiak” desagertu beharko liratekeela eta “Euskal Herriaren desmilitarizaziorantz” pausoak eman behar direla adierazi du.

Naiz.info webgunean ikusgai dago Sopelako irudien bideo labur bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


2023-04-05 | Uriola.eus
Abian da gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina

Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.


Eguneraketa berriak daude