Fatima Bañez Espainiako Enplegu ministroa sindikatu eta patronalarekin bilduko da gaur, Gobernuak onartutako lan erreformaren inguruan mintzatzeko. Sindikatuak haserre dira erreformarekin, langileak kaleratzea erraztuko duelako.
Eguerdi partean CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE eta Cepyme enpresarien elkarteetako presindenteekin (Juan Rosell eta Jesus Terciadorekin) bilduko da Fatima Bañez. Arratsaldeko 17:30ean, berriz, langile autonomoen erakunde nagusiekin bilduko da.
Langileak kaleratzea errazagoa izango da
Beste ondorio batzuen artean, lan erreformak erreztu egingo du langileak kaleratzea, kaleratze bidegabeen bitartez. Orain arte, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina jasotzen zuten langileek; hemendik aurrera, aldiz, urte bakoitzeko 33 egun ordainduko zaizkie. Gainera, gehienez 24 hilabete ordainduko zaizkie, lehengo 42en lekuan.