argia.eus
INPRIMATU
Espainiako patronalak 645 euroko soldatak bultzatuko ditu gazteentzat
  • Gazteentzako lan kontratu berria proposatu dute CEOE Espainiako enpresarien elkarteak eta enpresa txiki eta ertainak biltzen dituen CEPYMEk. Hilean 645,30 euro kobratuko lituzkete, hau da, Espainiako Estatuko gutxieneko soldata.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko urtarrilaren 10
Jesus Terciado, CEPYMEko burua.

Espainiako telebista publikoari egindako adierazpenetan eman du Jesús Terciado CEPYMEko presidenteak kontratu mota horren berri. Bere esanetan, soldata baxu horretatik abiatuta ere, helburua “baldintzak hobetzea” izango litzateke.

“Zerbait egin beharra dago”, gehitu zuen Terciadok eta Espainiako Estatuan gazteen langabezia %50etik gora dagoela gogorarazi du.