argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Narratiba Saria, Kirmen Uriberentzat

2009ko urriaren 15

Bilbao-New York-Bilbao liburuagatik eman diote Espainiako Narratiba Saria Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia; 1970) idazleari. 20.000 euroko saria jasoko du Uribek. Iaz Kritika Saria irabazi zuen Ondarroako idazleak liburu berberagatik. "Ezin nuen sinistu Kultura ministroak deitu nauenean", adierazi du Uribek Radio Euskadin. "Behar duzun unean bertan esan behar da 'maite zaitut' eta horrelako zerbait behar nuen nik", esan du.

Narratiba Saria jaso duen euskarazko hirugarren liburua da Uriberena. 1988an Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua saritu zuten, eta 2001ean Unai Elorriagaren SPrako tranbia.

Albisteak sortu duen erreakzioen artean, bada bat gure arreta piztu duena, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak El País-en plazaratutako artikulua: Olas verdes y montañas azules.