Espainiako Kontu Auzitegia berriz ere txosten eske "ez dagokion eskumen bat hartu nahian"

  • Oraingoan Nafarroako Gobernuari egin dion eskaeran, 2014. urtetik aurrerako datu ekonomikoen txostenak eskatu dizkio. Kontu publikoen ikuskaritza egin nahi du, nahiz eta jakin, Nafarroan eskumen hori Kontuen Ganberarena dela. Finantza publikoen ikuskaritza esklusibitatean egiten du Kontuen Ganberak, Nafarroak duen autogobernuari esker.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 19an - 10:54
Nafarroako Ogasuna ikuskatu nahi du Espainiako Kontu Auzitegiak. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Ramon Alvarez de Miranda Kontu Auzitegiko fiskalizatzaileen presidenteak idatzizko gutuna helarazi dio pasa den uztailaren 4an Nafarroako lehendakari Uxue Barkosi. Plan ekonomiko-finantzarioak aztertu nahi dituzte 2014. urtetik hasita. Aurrekontuen informazioa eta aurrekontuen egonkortasun legea betetzen dela ziurtatzeko azterketa egin nahi dutela nabarmendu du Alvarez de Mirandak gutxun horretan.

Ez da lehen aldia halako eskaera egiten dutena. Joan den martxoaren 30ean, Mikel Aranburu Nafarroako Ogasun kontseilariak erantzun zien Nafarroako kontu ekonomikoak eta finantzazkoak Kontuen Ganberak aztertu eta ikuskatzen dituela, eta hori egiteko baimena duen bakarra dela ere argi utzi zion Kontuen Auzitegiari.

Uztailaren 14ko sinadura duen testua igorri du Asun Olaetxeak, Kontuen Ganberako presidenteak Parlamentura. Bertan azaltzen du, eskumen kontua dela ezbaian dagoena. Espainiak Nafarroarekin adostuta duen Foru hobekuntzari esker du erkidegoak eskumen osoa kontu publikoak Kontuen Ganberaren bidez ikuskatzeko ardura. Eta gaineratu du idatzi horretan Olaetxeak, Espainiari eta Nafarroari dagokiela gaiari irtenbide ematea, erakundeen arteko kolaborazio baten bidez.

Joan den martxoaren 30ean El Pais egunkarian irakurri genuen Nafarroako Gobernua desobedientziaren bidez ari zela jokatzen Kontu Auzitegiari ez ziolako txostenik helarazi nahi informazio ekonomikoarekin. Orduan piztu zen polemika. Eta Foru Gobernuak argi esan du, ez dela desobedientzia kontua eskumen kontua baizik. Oraingoan, beste eskaera bat iritsi da Kontu Auzitegitik, eta erantzuna berbera izan da. Kontuen Ganberarena da eskumena Nafarroako kontu publikoak eta finantzarioak aztertu eta ikuskatzeko.

Albiste hau Euskalerria irratiaren webgunean argitaratu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude