Konstituzio Auzitegiak auto baten bidez jakinarazi du bertan behera mantenduko dituela iaz Eusko Legebiltzarrak onartutako Polizia Abusuen Biktimei buruzko Legearen sei artikulu, Euskadi Irratiak zabaldu duenez.
1978tik 1999ra EAEn izandako abusuen biktimak kontuan hartzen ditu aipatu legeak. Artikulu batek balorazio batzordea sortzea aurreikusten du, baina legeari helegitea ipini dion Espainiako Gobernuak uste du epaitegien eskumena dela biktima nor den eta nor ez den erabakitzea. Momentuz arrazoia ematen die Konstituzionalak.
Legearen helburua epaileak ordezkatzea denik ukatu du Jaurlaritzak, eta Espainiako Gobernua biktimak gutxiesten ari dela gehitu du Iñigo Urkullu lehendakariak.