Espainiako Konstituzioa apurtu du Cuadrak Kongresuan

  • Sabino Cuadrak Espainiako Konstituzioa hautsi du Kongresuan. Kataluniako hauteskundeak buruan, PPk bultzatutako Konstituzio Epaitegiaren erreformari buruzko lehen eztabaida saioan kataluniarren ahotsa entzun nahi ez izatea aurpegiratu dio gobernuari Amaiurreko diputatuak.


2015eko irailaren 17an - 10:14

Cuadrak Espainiaren batasunari buruzko Konstituzioko hainbat artikulu aipatu eta hainbat diputaturen haserrea eraginez, hautsi egin ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amaiur
2022-06-10 | ARGIA
"Aunitz urtez Amaiur", euskal kulturaren aldeko ospakizuna Amaiurren

Iruñeko Arturo Campión euskaltegiak eta Iruñea Taldea Euskal Kultur Elkarteak 50. urteurrena ospatzen dute aurten, eta Amaiur Gaztelu Elkarteak eta Iruñeko Jarauta 69 txaranga ospetsuak 40. Taldeon urteurrenak ospatuko dituzte larunbatez Amaiurren.


Isabel Aleman. Amaiur-El Salvador-Amaiur
"Duela ehun urte Amaiurren egon ziren lau diputazioak, ez dakit aurten etorriko diren"

Sabino Arana saria jaso zuen urtarrilean Amaiurko Gaztelu Elkarteak. Herriko zinpeko alkate eta elkarteko kide Isabel Alemanek jaso zuen garaikurra. 1982an, gazteluak ageri duen monumentua jaso zutenean, hantxe zen Isabel, jakile eta lekuko zuzen.


2016-02-14 | Sustrai Colina
Sabino Cuadra, Amaiurko diputatu ohia
"Gizarte mugimenduak dira sistema-aldaketaren giltza"

Greba orokor batean, bere legebiltzarkide agiria agerian zuela poliziak egurtu eta Financial Times-en portadan esnatu zen. Handik gutxira, Kongresuko pulpituan Espainiako Konstituzioaren orriak erauzten zituela egin nuen amets.


Eguneraketa berriak daude