Espainiako Itzulian "euskal nazioa" aldarrikatuko dute hainbat eragilek

  • Unai Etxebarria eta Josune Artolazabal txirrindulari ohiek irakurri zuten atzoko agerraldian hainbat eragilek sinatutako manifestua. Espainiako Itzulia Euskal Herrira itzultzeak ez diela kirol-irizpideei erantzuten adierazi zuten, eta lasterketa "euskal nazioaren defentsa eta aldarrikapenerako" baliatuko dutela.


2011ko uztailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Irailean pasako da Espainiako Itzulia Euskal Herritik.

Atxikimenduei zabalik dagoen manifestua ESAIT, Alternatiba, Aralar, EA, Ezker Abertzalea, Albertiarrak, EHNE, HIRU, LAB, Anitzak, Bai Euskal Herriari, Gernika Batzordea, EHBE, Askapena, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Sare Antifaxixta, Gazte Independentistak, Gazteherria eta Ikasle Abertzaleak alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileek sinatu dute.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude