M15

Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatzeko elkarretaratzeak deitu ditu M15 mugimenduak

  • “Gobernuaren berehalako dimisioa eskatzeko”, gaur 20:00etan PPren egoitzen edota Gobernuaren Delegaritzen aurrean biltzeko deia egin dute M15en baitako hainbat eragilek. Zabaldu duten oharraren arabera, hamar hiri baino gehiagotan egingo dira kontzentrazioak, tartean, baita Londres eta Amsterdamen ere. Iruñean Karlos III.-a kaleko PPren egoitzan izango da elkarretaratzea.


2013ko uztailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Herritarrei kalea hartzeko gonbita egin diete eragileek, “Gobernuaren dimisioa eskatu eta demokrazia behetik berreraikiko duen eratze prozesua martxan jartzeko”. Aipatutako eskaeraz gain, bi salaketa egin nahi dituzte: “demokraziaren gutxieneko oinarriak urratzen dituen sistema eta egoera ekonomikoaren larritasuna” eta “agintari politikoen etika falta”.

Oharraren bitartez, sare sozialen bidez sortu eta zabaldu diren ekimenei atxikimendua adierazi diotela argitu dute hura sinatu duten eragileek. Twitterren egin duen ibilbidea eta deialdiak jarrai daitezke #BarbacoaDestituyente traolaren bidez:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M15
Maskara hau ezagutzen? Haren sortzailea Gasteizen izango da laster

David Lloyd, V for Vendetta komiki ezagunaren sortzaileetako bat, Gasteizen izango da otsail hasieran. Ignacio Aldecoa kultur etxeak eta Caracola Comic-ek hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte komiki horren inguruan.


2018-11-13 | Iñigo Igartua
Madrilen M15a hasi zen gauean atxilotu zituzten hamalau laguni 74 urteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak

18-26 urte bitarteko hamalau auziperatuei, desordena publikoak, kalteak, lesioak, erresistentzia eta autoritateari eraso egitea leporatzen diete. 15M libertad izeneko babes kolektiboak absoluzioa eskatu du.


Marina Garcés
"Borroka konkretu bakoitzean guztia dago jokoan"

Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua... [+]


Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


2016-07-04 | Estitxu Eizagirre
Gipuzkoa Zutik izan den bidaiaz, Fernandez Savaterrekin hausnarrean

Egunak joan ahala, biziraupenaren larritasunik gabe eta denboraren prespektiba lagun, 23 egun iraun zituen Gipuzkoa Zutik kanpaldiari buruzko analisiak gehitzen doaz. Hainbat kidek Amador Fernandez Savaterrekin izandako elkarrizketatik ideia hauek bildu ditugu.


Eguneraketa berriak daude