Espainiako Gobernuaren barneko desadostasunak nabarmendu ditu Margallo ministro ohiak

  • José Manuel García Margallo Espainiako Kanpo Gaien ministro ohiak gobernuaren barruan Kataluniako auziaren inguruko estrategian desadostasunak daudela azaldu du Cadena Ser-i emaniko elkarrizketa batean. “Bizitza politikoa judizializatzeak trenen arteko talkara garamatza”, esan du.


2016ko azaroaren 15an - 12:02
José Manuel García Margallo hitzaldi batean. (Arg.: Press Cambrabcn)

Margallok adierazi du, Rajoyren kabinetean egon bitartean, Soraya Sáenz de Santamaría presidenteordearekin eta Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin Espainiako Estatuarekiko ikuspuntuaren eta Kataluniarekin izan beharreko harremanaren inguruan desadostasunak izan zituela.

Margalloren ustez finantzaketa autonomikoan erreforma bat egin beharko litzateke, baina Montorok ez zuen “beharrezkotzat hartu”. Ministro ohiaren ustez egungo finantzaketa izan da “Espainiak lapurtzen gaitu” leloaren arrazoia.

Kataluniako erakundeak jasaten ari diren auzien harira, 400dik gora, Margallok bide berriak bilatzeko beharra ikusten du: “Arauak aplikatzearen bidea eta auzi guztiak tribunaletara eramatea bizitza politikoa judizializatzea da, trenen arteko talkara garamatza, gatazkara, eta hori da saihestu beharrekoa”.

Espainiaren batasuna izan beharko litzatekeenaren inguruko desadostasunak ere izan dira Rajoyren gobernuan. Kanpo Gaien ministro ohiak dio bera funtsezko ildoan —Espainiako Estatuaren batasuna— sendo mantentzearen aldekoa dela, baina malgua “separatismoa indartu duten gaietan”. Gobernuaren jarrerarekin minduta daudenen estimua irabazi beharra azpimarratu du.

Bestalde, Kataluniak, egungo bidetik jarraituz gero, “muturreko ezkerraren eskuetan” amaituko duela uste du. Ada Colau Bartzelonan agintean izatea edo CUP parlamentuan egotea Kataluniarentzat kaltegarriak direla ere adierazi du.

Gobernuaren bi aldeak

Margalloren ustez bi talde daude PPren gobernuan: merkatuak dena konponduko duela uste duten liberalak eta kristau demokraziatik datozenak. Azken horien artean kokatzen du bere burua: “Lege batzuk beharrezkoak dira merkatuak funtziona dezan”.

Talde hori “Rajoyrekiko leialena” dela azaldu du eta bertan kokatu ditu Ana Pastor (egun Parlamentuko presidentea), Miguel Arias Cañete eta José Manuel Soria ministro ohiak eta Isabel García Tejerina egungo Nekazaritza ministroa.

Margalloren ustez presidenteordeak beste talde bat gidatzen du, Espainiako Estatuarekiko “ikuspuntu desberdin batekin”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


2024-02-29 | Gedar
Argindarrari ezarritako BEZa %21era igoko dute berriz Espainiako Estatuan

2021ean sartu zuen indarrean beherapena Espainiako Gobernuak, baina pasa den urtarrilean ekin zion hura goratzeari. BEZa igota, batez beste, %15 garestituko da urteko kostua. 2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Iberdrolak.


2023-12-28 | ARGIA
Espainiako Gobernuak argindarra igo eta elikagaien BEZaren beherapena mantenduko du

Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako neurri ekonomiko berriak iragarri ditu abenduaren 27an. Neurrien artean, ekainera arte luzatu du oinarrizko elikagaien BEZak zeukan beherapena, baina elektrizitatearena eta gasarena %10era igo ditu. EAJk bankuen eta energia enpresen... [+]


Eguneraketa berriak daude