Espainiako Gobernuaren aurrekontuen alde bozkatzea erabaki du EAJk

  • EAJko zuzendaritza batzartu egin da asteazken honetan, eta Euzkadi Buru Batzarrak jakinarazi duenez, erabaki dute Espainiako Kongresuan dituzten bost diputatuek aldeko botoa ematea Rajoyren Gobernuaren aurrekontuei.


2018ko maiatzaren 23an - 16:03

Erabakia “arduragatik” hartu dutela arrazoitu dute: "Euskadiko herritarren interesak EAJren interesen gainetik jarrita, eta konbentzituta erabaki hori dela modu eraginkorrenean eragingo duena Katalunian 155. artikulua indargabetzea".

EAJk hilabeteak daramatza errepikatzen 155. artikulua indarrean den bitartean ez dituela Espainiako aurrekontuak onartuko, baina PPren Gobernuak 155a mantenduko zuela jakin zenetik, zalantzak izan dira.

"Erantzukizun printzipioa"

Azken egunotan egoera aldatu dela dio EAJk: "Kataluniako Generalitatak President legitimoa dauka honezkero, Parlamentaren gehiengo osoak aukeratua, eta 155. artikulua indargabe geratzea oso hurbil dago". Panorama horren aurrean, "erantzukizun printzipioa" aldarrikatu dute jeltzaleek, eta bost argudio nagusitan justifikatu dute:

  1. "155. artikuluak iraungitze-data dauka".
  2. "Aurrekontuen blokeoak amildegirantz bultzatuko luke, orain arte baino gehiago, Espainia eta Kataluniako egoera politikoa".
  3. "Kataluniarentzat elkarrizketa bidezko konponbidearen alde eragiteko gaitasuna ez galtzea".
  4. "Estatuko pentsiodun guztien pentsioak igotzeko lortu den akordioaren balioa aldarrikatzea".
  5. "Euskal Agendarekin eta Euskadiko garapen eta modernizazioarekin hitzeman dugun konpromisoaren balioa aldarrikatzea. EAJk babestuko dituen aurrekontuek jasotzen dute, era berean, Euskadin 540 milioiko inbertsio errekorra egitea".

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako aurrekontuak 2018
2018-06-17 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta.


2018-06-07 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak... [+]


2018-05-24 | Miren Osa Galdona
EAJk PPren aurrekontuak babestu osteko haserrea, hamar txio esanguratsutan

EAJk PPren gobernuaren aurrekontuak babestu ditu "erantzukizunez" jokatu duela iritzita. Konstituzioko 155. artikuluak Katalunian indarrean jarraitu bitartean Rajoyren aurrekontuak ez zituela onartuko berretsi izan du behin baino gehiagotan alderdi jeltzaleak. Hautsak... [+]


2018-05-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuko aurrekontuak, EAJk zer bozkatuko baldintzatuta

Espainiako Gobernuko aurrekontuak bozkatuko dituzte gaur Madrilen, eta horiek onartzeko ezinbestekoa dute EAJren babesa. Jeltzaleek ez dute bozkatuko dutenaren berri emanen azken momentura arte.


2018-05-17 | ARGIA
Estatuko aurrekontuen zuzenketak: azpiegitura handiak saritu dituzte EAJk eta PPk

EAJk eta PPk aurrekontuen gaineko akordioa erdietsi dute 2018an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroara 25 milioi euro bideratzeko Estatuko aurrekontuetatik; beste 24,5 milioi euro 2019rako eta 14,5 milioi 2020rako. Guztira, 64 milioi euro. Diruaren zati handiena AHTko obretara,... [+]


Eguneraketa berriak daude