Espainiako Gobernuak proposatutako gastu publikoaren muga onartu du Kongresuak; UPN eta EAJ, alde

  • Espainiako Gobernuak aurrera atera du Diputatuen Kongresuan aurrekontuen egonkortasunari buruzko proposamena. Hala, argi berdea eman zaio datorren urterako exekutiboak proposatutako Gastu Mugari. Ondorioz, ohiko gastuetarako "aurten baino 140 milioi euro gutxiago eduki ditzake 2018an Eusko Jaurlaritzak, eta 36 milioi gutxiago Nafarroako Gobernuak", EH Bilduko Marian Beitialarrangoitiaren esanetan. EAJk eta UPNk Mugaren alde bozkatu dute.

Unai Brea @unaibrea
2017ko uztailaren 11

Espainiako Aurrekontuen Egonkortasunerako Legeak ezartzen duenez, 2018-2020 epealdirako defizit eta zor publiko helburuez bozkatu dute, hala nola datorren urterako gastu publiko ez finantzarioen mugaz (alegia, inbertsioetarako ez den gastuaz). Bozketa baino ordu gutxi lehenago EAJk alde bozkatuko duela iragarri eta gero, garbi geratu da Gobernuaren proposamena aurrera aterako zela, tarte estuarekin bada ere: 175 boto alde eta 173 aurka. Neurriok atzera botatzeko, ezezkoa gailendu beharko litzateke.

EAJk esan du “erantzukizunez jokatzeagatik” eta “Euskadirentzat onuragarria delako" bozkatu duela 2018rako Gastu Mugaren alde. Muga hori neurri teknikoa dela eta “balio politikorik ez duela” gaineratu du alderdi jeltzaleak. Maiatzean Kupoaren inguruan Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erdietsitako akordioak aldebikotasuna indartu du haien ustez, eta horrek ere baiezkorantz egiten lagundu die, azaldu dutenez. Bestalde, ontzat jo dute Madrilek pixka bat igo izana autonomia erkidegoei baimenduko zaien defizit publikoa, iazkoarekin alderatuz. Udalei baimentzen zaien zorpetzea, berriz, %0koa.

EH Bilduko Marian Betialarrangoitiak kritikatu du Espainiako Gobernuak “beretzat gordetzen duela zorpetzeko gaitasunik handiena, gizartearen mesederako gastu publiko gutxien egiten duen erakundea izanda”. Udalek, aldiz, ezin dituzte beren aurrekontuak nahieran erabili, eta zorra kitatzeko baliatu behar dute superabita, “zor hori arazoa ez denean ere”. Politika sozialetarako aurrekontuak mugatzen ditu horrek, Beitialarrangoitiaren esanetan. Halaber, Hegoaldeko erkidegoetako gobernuek ere diru gutxiago izango dutela azpimarratu du, “herritarrak zahartzearen ondorioz zergen bidezko diru-bilketa beherantz doan bitartean”.


Aurrekontuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Montorok agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari

Espainiako Ogasun Ministerioak agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari. Aurrekontuak ez onartu izanari egotzi dio errua Montorok.


2018-01-02 | Andoni Mikelarena
EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko dituela uste du De Guindosek

Katalunian Gobernua osatzen denean, iaz egin bezala, EAJk Espainiako Aurrekontuak aurrera aterako dituela uste du Espainiako Ekonomia Ministroak.


2017-12-27 | Uriola.eus
Murrizketa sozialek pardelarekin uzten gaituztela salatu dute

‘Murrizketa sozialen, gastu militarraren eta AHTren lanen inuzentekeriek horrela uzten gaituzte’ lelopean pardeletan gelditu dira Bilboko Kale Nagusian eskubide sozialen aldeko erakundeetako partaideak.


Hamar urtean erdira jaitsi da

Urtearen amaierak erreforma fiskala ekarri die opari Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresei: Sozietate Zerga lau puntu jaitsiko da, EAJ, PSE eta PPren arteko itunari esker. Lehiakortasunaz eta erakargarritasunaz hitz egiten dutenentzat beharrezkoa omen. Baina egiaz, zenbat ordaintzen dute enpresek? Eta nola eragin dezake zerga atzerakadak gastu publikoan, ongizatean eta enpleguan? Datuak eskuan, oinarrizko galdera batzuk erantzuten saiatuko gara.


2017-12-22 | ARGIA
2018ko Aurrekontu Legea onartu dute EAJk eta PSEk, PPren abstentzioari esker

Eusko Legebiltzarrean ostiral goizean egindako osoko bilkuran aurrera atera dira datorren urterako Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuak. Horretarako PPren abstentzioa beharrezkoa izan dute gobernua osatzen duten EAJk eta PSEk.


2017-12-21 | ARGIA
Nafarroako Parlamentuak 2018ko Aurrekontuak onartu ditu

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoekin aurrera atera dituzte Nafarroako Foru Erkidegoko datorren urterako aurrekontuak. UPNk, PPk eta PSNk kontra bozkatu dute.


2017-12-17 | Juan Mari Arregi
Hezkuntzan inbertitzea errentagarria da

Hezkuntzan inbertitzea –eta ez soilik unibertsitarioan– errentagarria da herri batentzat eta bere jendartearentzat. Etorkizuna hezkuntzaren bidez eraikitzen da.


2017-12-13 | Andoni Mikelarena
Aitor Estebanek Montorori eskatu dio oraindik ez ditzala 2018ko aurrekontuak aurkeztu

EAJk ohartarazi dio Rajoyri ez dutela aurrekontuez hitz egingo 155. artikuluak indarrean jarraitzen duen bitartean. Abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren utzi liezaioke Espainiako Gobernuak artikulua aplikatzeari.


2017-12-10 | Juan Mari Arregi
Gutxiengo sozial baten zerbitzura

Aurrekontuak erabakitzeko atarian gaude EAEn: ez dira sozialak, ez subiranoak, eta are gutxiago parte hartzaileak.


2017-11-30 | Juan Mari Arregi
Gutxiengo sozial baten zerbitzura

Aurrekontuak erabakitzeko ataritan gaude EAEn: ez dira sozialak, ez subiranoak, eta are gutxiago parte hartzaileak. Nola definitu dezakegu Aurrekontu Orokorrak helburutzat dituen gobernu bat, horretarako ez baditu kontuan hartzen sektore sozial handi bat ordezkatzen duten sindikatuak? Nola, hauen kontrako norabidean egiten baditu legeak? Eta herri honen zati handi bat ordezkatzen duten alderdi politikoekin negoziatzeko atea ixten badu, zer esan dezakegu gobernu horretaz? Zalantzarik gabe... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude