Espainiako Gobernuak lanaldia 18:00etan amaitzea nahi du, "kontziliazio familiarraren alde"

  • Espainiako Gobernuak lan jardunaldia arratsaldeko 18:00etan amaitzea bultzatu nahi du. Lanaldiaren eta familiaren arteko kontziliazioa hobetuko luke Fatima Bañez Enplegu ministroaren ustez. Proiektua aurrera eramateko “paktu nazional” bat bilatu nahi du.


2016ko abenduaren 13an - 12:25

Gobernuak proposatutako akordioan lan eguna arratsaldeko 18:00etan amaitzea aurreikusten litzateke. Horrez gain, “norbere eginbeharretarako orduen poltsa bat” sortuko litzateke eta etxetik lan egitea indartu. Bañezen esanetan “sektore konpetitibo” batzuetan jada egiten da eta lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa hobetuko litzateke.

Aldaketa horiekin batera ordua atzeratu nahi dute, besteak beste Portugal eta Ingalaterrak erabiltzen duten ordu-eremura egokituta. Prestazioetarako txartel sozial bat sortzea, aitatasun baja lau asteraino igotzea –egun bi astekoa da–  edo emakume eta gizonen arteko soldata berdintasunerako neurriak hartzea ere proposatu du Enplegu ministroak.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen datuen arabera Espainiako Estatuan langile bakoitzak batez beste 1.665 ordu igarotzen ditu lanean urtean; aldiz frantziarrek 1.489 edo alemaniarrek 1.388 igarotzen dituzte hurrenez hurren. Datuen arabera, ordea, produktibitateari dagokionez atzetik dago Espainia. Gobernuaren nahia lan eguna lehenago amaitzea da, tartean egiten diren geldialdiak murriztuz.

Aurkako ahotsak Kongresuan

ERCren ustez neurri horiek indarrean jartzeak enpresa handi eta txikien arteko aldea handituko luke eta hori “lehia desleiala” izango litzateke. Enpresa handientzat errazagoa baita lanaldi gehiago jartzea prezio baxuagoan. Alderdiko Jordi Salvadorren ustez dendak “24 orduz” irekitzea ekarriko luke erabakiak.

PSOEko Rafael Simancas diputatuak lehenik langabezia eta soldata prekarioei aurre egiteko neurriak hartu behar direla defendatu du. Kontziliazioarena titular erraz eta azalekotzat jo du. Unidos Podemos alderdiak, berriz, momentua iristean ikertuko duela azaldu du, baina orain arratsaldeko 18:00etan  lan egiten egon nahiko luketenak badirela azpimarratu du, alegia, langabezian daudenak lagundu behar direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


2024-02-29 | Gedar
Argindarrari ezarritako BEZa %21era igoko dute berriz Espainiako Estatuan

2021ean sartu zuen indarrean beherapena Espainiako Gobernuak, baina pasa den urtarrilean ekin zion hura goratzeari. BEZa igota, batez beste, %15 garestituko da urteko kostua. 2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Iberdrolak.


2023-12-28 | ARGIA
Espainiako Gobernuak argindarra igo eta elikagaien BEZaren beherapena mantenduko du

Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako neurri ekonomiko berriak iragarri ditu abenduaren 27an. Neurrien artean, ekainera arte luzatu du oinarrizko elikagaien BEZak zeukan beherapena, baina elektrizitatearena eta gasarena %10era igo ditu. EAJk bankuen eta energia enpresen... [+]


Eguneraketa berriak daude