RTVE erreskatatzeko 130 milioi euro jarriko ditu Espainiako Gobernuak

  • Espainiako Gobernuak 130 milioi euroko ez-ohiko ekarpena egingo du RTVE irrati-telebista publiko espainiarra krisi ekonomikotik ateratzeko. Hedabide publikoko presidente Leopoldo González-Echeniquek adierazi duenez, korporazioak 716 milioi euroko galerak ditu eta “desagertzeko arriskuan” dago.


2014ko uztailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
RTVEk publizitate bidezko diru-sarrerak 2010ean baztertu zituen, eta ordutik aurrera ez du irabazirik eduki (argazkia: RTVE)

Industria-partaidetza elkartearen (Sepi) administrazio kontseiluak ostiralean onartu zuen RTVEri 130 milioi euroko ekarpena egitea. Aldi berean, kapital sozialaren 300 milioi euroko murrizketa ere egin beharko dute.

Publizitate bidezko diru sarrerak baztertzen dituen finantziazio eredua martxan jarri zutenetik RTVEk galerak baino ez ditu izan. Horregatik, Echeniquek hainbatetan eskatu du Espainiako Estatuaren laguntza egoera horretatik irteteko, baita finantziazio sistema honen erreforma egitea ere. Baina joan den ostiraleko Ministroen Kontseiluak ez zuen azken eskaera honen inguruko akordiorik lortu.

Estatuaren laguntza jasoko duela jakin eta gero, RTVEko presidenteak kostuak murrizteko “eraginkortasun plan” bat aurkeztuko dio korporazioaren Administrazio Kontseiluari hurrengo astelehenean.

Greziako eta Valentziako irrati-telebista publikoen kasuak

RTVE ez da Espainiako estatuan larri ibili den lehen irrati-telebista publikoa. Valentziako RTVV egoera berdintsuan egon zen, baina erkidego autonomo horretako PPko gobernuak, kate publikoa itxi egin zuen.

Antzeko patua izan zuen Greziako telebista publikoak ere: protesta askoren artean iaz itxi egin zuten, Troikak Greziari emandako finantzazioaren truke agindutako murrizketa politika gogorren ondorioz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude