Espainiako Gobernua Leitzako Udalaren atzetik bandera espainola estaltzeagatik

  • Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak Leitzako Udalaren aurka egin du, Sinboloen Legea ez betetzea leporatuz. Iragan larunbatean Independentistak Sareak Independentzia Eguna antolatu zuen Leitzan. Egun horretan Kataluniako bandera independentista batek udaletxeko Espainiako bandera estali zuela eta, deliturik dagoen aztertzeko eskatu diote Nafarroako Auzitegi Goreneko Fiskalari.


2014ko abuztuaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hilaren 9an Leitzan ospatu zen Independentzia Eguneko irudia. (Arg.:@inigosuspe)

PPNk gertakaria salatu du eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzari eskatu dio fiskalak gertakaria aztertzea. Cristina Saenz Nafarroako alderdi popularreko bozeramailearen esanetan, Kataluniako bandera ezartzea “Leitzako Udalak lege demokratikoak eta sinbolo instituzionalak errespetatzen ez dituen seinale” da. “Atsekabea, salaketa eta kondena” agertu ditu Sanzek gertatutakoaren inguruan.

Fiskalari bidalitako txostenak, Independentzia Egunean Kataluniako bandera independentistaz gain, ikurrina ere erakutsi zutela azaltzen du. Horrekin batera, Leitzako festetan izandako zenbait gertaera ere jasotzen ditu; esaterako, 2012ko eta aurtengo jaietan Espainiako bandera kendu izana.

Independentzia Eguneko bideoa

Independentista sareak bere aldetik, hilaren 9an ospatutako egunaren irudiekin ondorengo bideoa plazaratu du:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako bandera
2020-12-16 | Jone Markuleta
Espainiako bandera "iraintzea" adierazpen askatasunetik kanpo dagoela dio Konstituzio Epaitegiak

Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.


Hondarribiko pilotalekua, Espainiako banderaz josia

Espainiak uso mezularien erakusketa egingo du Gipuzkoan. Banderak kentzeko eskatu du Udalak, eta haren partez ikurrinak jarri ditu.


Espainiako bandera jartzeko aginduari helegitea jarriko dio Iruñeak

"Zuzenbidearen araberakoa" izan zen Espainiako erregearen erretratua eta bandera mugitzea, udalaren arabera. Administrazioarekiko lehenengo epaitegiak, baina, "lehentasunezko tokian" ipintzeko agindu dio.


2014-05-05 | ARGIA
Kataluniako 80 alkate salatu ditu estatuak, Espainiako bandera ez jartzeagatik

Kataluniako dozenaka udalen aurkako 270 helegite aurkeztu ditu Espainiako Gobernuak 2011tik, horietako 80 Espainiako bandera jartzeari uko egiteagatik.


Eguneraketa berriak daude