argia.eus
INPRIMATU
Espainiako futbol selekzioak San Mamesen joka dezake 2020ko Europako Futbol Txapelketan
  • Bilbo 2020ko Europako Futbol Txapelketako partidak jokatzeko guneen artean egon liteke atzo iragarri zutenez.

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 13a
Espainiako futbol selekzioa 2012ko Eurocopan. Argazkia: C. Rubio RFET.

Hala bada, eta Espainiako futbol selekzioa sailkatzen bada, gutxienez bi partida jokatuko lituzke San Mamesen.

Atzo, UEFAko agintari gorenak Bilbon izan ziren. Iragarpena erakunde horretako idazkari nagusi Gianni Infantinok egin zuen Deia egunkariak jaso duenez. UEFAk atzoko batzarra Bilbon egin zuen Angel Maria Villar UEFAko lehendakariordeak 25 urte bete dituelako Espainiako Futbol Federazioko presidente.

Horren ondoren, UEFAko ordezkariek, Athleticeko presidente Josu Urrutiak eta Villarrek berak San Mames Barria bisitatu zuten. El Correo egunkariak jaso ditu bisitaren irudiak.