"Espainiako Estatuko botere faktikoen aliatua" izatea egotzi dio CUPi CDCk

  • Convergènciak gogor egin du CUPen aurka, honek Artur Mas ez inbestitzeko erabakia hartu ostean. CDCko koordinatzaile orokor Josep Rullek “Estatuko botere faktikoen aliatu handia” izatea leporatu dio talde ezkertiarrari. “Sozialismoari eta iraultzari  independentziari baino garrantzi gehiago ematen zaienean, azkenean erabakia hartzen duena Madril da”, azaldu du Rullek. 


2016ko urtarrilaren 05an - 11:40
Rullen hitzetan, independentzia eraikitzeko “errespontsabilitatea, konpromisoa eta heldutasuna” falta izan zaizkio CUPi.

Era berean, ateak itxi dizkio kontsentsuzko hautagai bat aurkezteko aukerari, hautagai posible bakarra Mas dela errepikatzearekin batera. Bere esanetan, Junts Pel Sík presidentegai berri bat proposatu izan balu, ulertuko zatekeen “sektorerik txikiena eta erradikalizatuena” dagoela prozesu independentistaren agintean.

Orain arte elkarrizketetan jokatutako paperagatik ere kritikatu du CUP, esanez taldeko negoziatzaileak “solaskide pasiboak” izan direla. “Gu mugitu egin gara, eta aurrean ikusleak besterik ez ditugu ikusi”, deitoratu du. Bere hitzetan, independentzia eraikitzeko “errespontsabilitatea, konpromisoa eta heldutasuna” falta izan zaizkio CUPi.

Rullek esandakoak ikusita, badirudi hauteskundeen errepikapena geroz eta gertuago dagoela. CUPek Mas ez inbestitzea erabaki du, eta Convergènciak argi utzi du alternatibarik ez duela proposatuko. Hortaz, ezustekorik gertatu ezean, urtarrilaren 10ean legebiltzarra desegin eta hauteskunde berriak deituko dira. Horiei jada begiratzen hasia da Rull, esanez martxoan hauteskundeak badaude Junts Pel Sí koalizioa errepikatu beharko litzatekeela.

Negoziaketei berrekitea eskatu du ERCk

ERCko presidente Oriol Junquerasek “errespontsabilitatez jokatu, eta negoziaketei berrekitea” eskatu die Convergènciari eta CUPi. “Akordioa posible da, eta bilatzeko betebeharra dugu, hori eskatu baitziguten herritarrek. Bakoitzak bere esku dagoena egin dezala eskatzen dugu”.

Bere esanetan, hauteskundeak errepikatzea “segurtasun gutxiago dakarren” jokaleku batera mugitzea litzateke, eta bi aldeen ardura ei da hori ekiditea. “Gero zoritxarrez hauteskundeetara bagoaz, egingo diegu haiei aurre”.

Junquerasek ez du argitu bere alderdia Masi alde batera egin dezan eskatzeko prest legokeen, ez eta bere burua presidentegai alternatibo lez aurkeztuko lukeen. “Negoziatzeko dugun modua ez da proposamenak publikoki egitea”, azaldu du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude